Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta saioak bi horma ditu, eta bakoitzari gai batekin joko diogu. Lehen gaia ZuZeuko erredakzioak aukeratuko du eta bigarrena kanpoko erredakzio batetik ekarriko digute.
Lehen pareta: Roberto Sánchez anestesista da eta bera izan da Osakidetzako LEPeko filtrazioen ikerketan deklaratu duen lekukoetarik bat. Argi eta garbi hitz egin du gaiaz, sistemikoa den ustelkeria azaleratzeko eta bizi duten egoera larria salatzeko. Presioak eta jazarpena jasaten ari dira jasaten lankide eta sailetako buruzagien partetik.
Bigarren pareta: UEUk aurtengo udan ere emango du zer esana. Bertako komunikazio arduradun Idoia Torregarai kazetaria etorri zaigu bigarren paretari jotzeko. Unibertsitateaz, umoreaz, eta bizitzaz hitz egiteaz gain, iraganari eta etorkizunari buruz hitz egin dugu.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?