Historiak atzera

Abortatzeko eskubidearen aldeko mobilizazioak gero eta gehiago dira Estatu Batuetan. Gorena eskubidea babesten duen legea bertan behera uzteko erabakia hartzeko zorian dagoela esaten da, hori dio behintzat filtratu den informazioak. Horrela gertatuz gero, hirurogeita hamar urte atzera egingo genuke, eta abortatzeko eskubidea estatuen esku geratuko litzateke, ez luke babes federala izango. Protesta hasi baino besterik ez da egin, eta ematen du asko haziko dela, azaroan dauden parlamentuko hauteskundeak baldintzatzeraino.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Rio de Janeirotik dator Uranioaren Zinemaldia maiatzean, atomoaz estalitako egiak erakustera

Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira ‘Uranium Film Festival’ zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra.

Pello Zubiriak zinemaldiko film esanguratsuenak bildu ditu eta soinu eta hitzen bidez ahalegindu gara zuengana ekartzen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#53.- Jon Maia, hona ekarri gaituen harian

Kantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko sukaldean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Ukrainara itzultzea

Iragan otsailetik 600.000 errefuxiatu Ukrainar erregistratu ditu Alemaniak. Horiek dira migrazioaren agentziak eman dituen datu ofizialak. Baina gobernuak onartzen du Alemaniara iritsi direnen benetako datua bikoitza izan daitekeela. Zaila da jakitea horietako zenbat bizi diren une honetan Alemanian. Batzuk joan-etorrian dabiltza eta askok beste hainbat herrialdetara mugitzeko erabakia hartu dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Tropelaren Erlojupekoa #3 | 2022/04. Usoa Ostolaza, Mikel Bizkarra eta solasaldia

Erlojupekoa #3

Hauxe duzue Erlojupekoaren 3. saioa. Oraingo honetan Usoa Ostolaza eta Mikel Bizkarra elkarrizketatu ditugu, biak ala biak Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Beñat Intxaustiren iritzia ere ekarri dugu gure txoko honetara.

Honetaz guztiaz gain, ohi moduan, solasaldia ere izan dugun Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Iban Perezen (@piban) eskutik.

Saioa Inaxio Esnaolak (@inaxioesnaola) apaindu du. Zeren zain zaude entzuteko?


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Deabruaren irudia eztitu arren, proiektu politiko berdinarekin segitzen du Le Pen klanak

Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu aste honetan Jenofa Berhokoirigoinekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Saiden liburutegia

Columbia Unibertsitateko Butler liburutegi erraldoian badaude bazter ezkutuak. Hogeita lau orduz dago zabalik, eta esaten dute erraza dela hango geletan zehar galtzea, irakurtzen, besaulkietan eserita, solasean ala maitasun enkontru debekatuetan. Badago bazter berezi bat seigarren solairuan. Nire gogokoena da. Hantxe dago literatura konbaratua maite dutenen atala. Eta gela txiki batean, Edward W. Said pentsalari palestinarraren liburuekin osatutako gela. Ganbara hartan, Saiden liburutegiko aleak daude jarrita apalategietan. Norberak jakin lezake ze liburu gorde zituen, zein zituen maiteen. Jakina, liburuak ordenatuta daude, baina ez dago jakiterik hori Butler liburutegiko langileek egin duten ala horrelaxe zuen atondua berak ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Ødei rap abeslariarekin elkarrizketa

Aste honetako albiste nagusietako bat izan da Ødei rap abeslariaren bakarkako lehen diskoaren argitalpena. 2zio taldeko kide ohiak bere lanaren gaineko ardura osoa hartu du ‘Terapia’ izeneko diskoan, hala abestien konposizioarena nola ekoizpenarena. Horretaz mintzatu da luze eta zabal Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Maraca Diabloren disko berria eta Zazkel taldearen agurra aipagai izan dituzte.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

#52.- New Yorketik informatzen, Amaia Uribe

Roosvelt Island Manhattan eta Queens artean dagoen uharte estu bat da. Garai batean Welfare island edo Blackwell Island bezala ezagutzen zena. Asko aldatu da ordutik baina. Baztanga zuten gaixoentzako ospitalea zegoen bertan, eta orain, zeharo gentrificatu da. Eskola, baseball zelaia eta trafikorik gabeko auzo batek osatzen dute irla. Bertan bizi da AEBtako EiTBko korrespontsala den Amaia Uribe. Bertsolaria, kazetaria eta ama, bertatik bertara ari da munduko aldaketen berri ematen. New York pandemiak nola aldatu zuen kontatu eta Trumpismoa ulertzeko gakoak  eman zizkigun mikrofonoa eskuan. Orain, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu eta guk jarri diogu mikrofonoa egongelako mahaian. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu