#546 Tropela.eus podcastak: 2022ko Italiako Giroa

Ostiralean abiatuko da 2022ko Italiako Giroa

Badator denboraldiko lehen itzuli handia: 2022ko Italiako Giroa! Denboraldiko lehen hiru asteko lasterketa izanda, ezin podcastik grabatu gabe geratu!

Podcast honetan Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Jon Torner (@jtorner) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

085. MKpod. AKUSTIKOA || EKIZA (2022-03-27)

🎸 Martxoaren 27an EKIZA izan genuen gure akustiko-elkarrizketatuetan. Miresten dugun musika egiteaz gain, oso elkarrizketa interesgarria eskeini zigun: bere musika ibilbideaz… euskararen inguruan… duela urte batzuk, ez zela kapaz publiko aurrean hitz egitera… edo gitarra bere kabuz ikasi zuela besteak beste.

Hontaz eta gauza gehiagoz haritzen geran podkasta iada eskura duzue.

🚨 OHARRA 🚨
Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko bolondres bila gabiltza. Egiten duguna atsegin baduzu, eta esku bat botatzen lagundu nahi bazenu, idatzi marrumakulturalak@gmail.com emailera eta ea denon artean gehiago eta hobe egin ditzakegun gauzak.
😉

______________________
🔎 FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Jurgi Equiza
Hizlaria: Aitor Zabaleta
Audio grabaketa/edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
Kartelgintza: Maköki

______________________
➡️ MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Estudianteen zorra

Ramadanaren bukaera eguna dela eta, gaur jai dute umeek eskolan. New Yorkeko eskola egutegian erlijio guztiak hartzen dituzte kontuan, eta badaude jai kristauak baina baita ere judu edo musulmanenak. Ekialde urruneko urte berri eguna ere ospatzen da, eta 1492tik aurrera konkistatutako herriena, urriaren 12an. Martin Luther King-en eguna ere bada, afroamerikarrei keinu eginez. Gizatalde bakoitzak du gutxi gora behera haren eguna.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

“Gerra gelditu” eskatzean nori laguntzen ote diozu: Vladimir Putini, munduari, NATOri, ukrainarrei…?

Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu ditu, akaso?

Galdera hauei erantzuten saiatu gara aste honetan Pello Zubiriarekin. Oraingoan ere gai garratzak musikaz gozatzen ahalegindu gara, eta oraingon Etxamendi eta Larralderen Aitatxi abestia ekarri dizuegu. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu