Ikaskuntzaren pertsonalizazioa II: Ikaskuntza Menuak

Gogoan izango duzuenez, aurreko saioan ikaskuntzaren pertsonalizazioaz hizketan aritu ginen. Ikasleak aktiboki bere ikaskuntza prozesuan eta haren diseinuan parte hartzeak, eta bere interesekin, talentuekin, grinekin eta helburuekin lotzea zein garrantzitsua den aipatu genuen. Gaurko saioan gehiago sakondu eta helburu hori posible egiteko baliabide eta modu gehiago ezagutuko ditugu.


Jantzi kaskoak eta adi!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Bakea ez da existitzen

“Bakea ez da existitzen, feminismoa bat”. Lelo hori behin eta berriro errepikatu da azken hamar urteetan, euskal gatazkaren ondorioen analisiak eta horien kudeaketak feminista izan behar duela aldarrikatzeko. 2011ko urriaren 17an Aieteko Konferentzia izan zela gogoratuz, prozesu horretan presente izan ziren Nekane Alzelai eta Rebeka Ubera izan dira Berria FM podcasterako solasaldian. Beraien bizipenetik abiatuta “bakea”, “gatazka” eta “konponbidea” moduko kontzeptuez gogoeta egin dute. Umorean Lohitzune izango da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×01

Hodeia ez da existitzen podcastaren bigarren denboraldiko lehen saio hau urriaren 28an ospatuko den Euskarabildua Jardunaldiari buruz hitz eginez hasiko dugu. Aurtengo gaia “Zenbat kutsatzen du like ❤️ batek? Mundu osorako Internet jasangarrirantz” da. Jarraian albisteen atalean Facebookeko langile ohi batek egindako filtrazioa aztertuko dugu: Interneteko erraldoiaren trapu zahar asko geratu dira agerian. Amaitzeko gure aztarna digitalaren eta mundu amaiera distopikoei buruz eztabaidatuko dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Unai Iturriaga – Beldurra

“Beldur mota ezberdinak daude… besteak beste, Euskal Beldurrak. “Barruan gaude” podkastean Euzkitzeri eginiko elkarrizketa batean entzun nion pasadizoa, joan den mendekoa, 1995ekoa hain zuzen ere. Zelan ETAk bahitua zuen Aldaia enpresaria aska zezaten eskatzeko ekitaldi batean bertsotan egin ostean taxia hartu zuen Andoainera bertsotara joateko, beldur zela bere autoan joateko.

Sinesten diot Xabierri, neu ere beldurraldi ederrak pasatakoa bainaiz bertsotara bidean eta bueltan. Igaro beharreko peaje bakoitza baino 500 metro lehenago abiadura motelduz, Bereterretxek nola, neure beldurrari esanez “ Habil eta so egizan gizon berderik denez ageri”

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Uxue Alberdi – Kontatzea entzutea da

“Bertsoa sortzen ari den momentuan bertsolariak ezin du bere sorkariaren asmo intelektuala eta estetikoa kontzienteki erabat kontrolatu, are gutxiago erritmoa arrazionalizatu. Askatu egin behar du kontrol hori bertsoak korritu dezan. Baina dantzariak badaki oina non jarri behar duen, idazleak badaki non jarri behar duen koma bat; bertsolariak asmatu behar du non askatu hitz bakoitza, zarata gutxirekin eta, ttak, dagokion lekuan pausatu. Baina, jakina, dantzariak entseatu egiten du, idazleak ezabatu, bertsolariaren kasuan bat dira proba eta emaitza”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Gasteizko lagun bat

Gasteizko lagun bat aurkitu nuen unibertsitatera bidean, ehungarren kale inguruan. Duela hogei bat urte bizi da hemen eta tarteka geratzen gara kafe bat hartzeko. Broadway aldean kafetegi on bat zegoela esan zidan, Silver moon, etxean egindako opilak dituztela bertan eta kafe goxoa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da

Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elektrizitate gehiago behar ditu bitcoinak. Klima larrialdiaren testuinguruan are jasangaitzagoa dugu errealitate birtual erreal hau.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#03.- atala: Itoginak

Euskal Artxipelagoko Batzarraren hasieran, Muñoz, Eibarko agintariak gogor hitz egiten du Ipar Afrikako Ligak suposatzen duen arriskuari buruz. Babes egiturak indartzeko beharra azpimarratzen du, eta gudarostea sortzea etor daitezkeen erasoei aurre egiteko. Jare eta Nizar, erdi haserre, badiatik urrundu dira beste itsas ontzi batek jarraitzen dituela ohartu gabe. Laster, ustekabeko topaketa izango dute.
——————————————————————–
Fitxa teknikoa: 
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua
Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte;  Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak:  Xabier  Sagasta
 
Ulu mediak  eitb podkasterako  espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

074. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Rame pour ta planète" Sabina eta Waldorekin (2021-09-18)

Podkast hontan DONOSTIAKO ZINEMALDI ALTERNATIBOAN eman zen beste solasaldietako bat duzue entzungai.

Oraingoan Marruma Kulturalak, Zinemaldi Alternatiboarekin elkarlanean ekarri genuen dokumental baten aurkezpena dugu entzungai: iparraldean, surflariek sortu zuten plataforma baten inguruko dokumentala.
Eta dokumentala eta mugimenduaren nondik norakoak hobe ezagutzeko, Marruman izan genuen Sabina Hourcade zuzendaria.

Gai hau, Antondegi Berdearekin zerikusia zuela ikusirik, Waldo izan genuen ere bertan, dokumentalean ikusten den antzekotasun eta ezberdintasunen artean solasean.

Espero dugu zuen gustoko izatea.
On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Waldo eta Sabina Hourcade
Hizlaria: Batix Ezeiza
Grabaketak/muntaiak: Maköki

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Zuk nola entzuten duzu musika?

Zuk nola entzuten duzu musika, euskarri fisikoan ala formatu digitalean? Galdera horretatik abiatu dute Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal berria. Binilo zale amorratua den Asier Mendizabal ‘Nokono’ gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Horrez gain, Petra, Vulk eta La Rekbaren abestiak entzuteko parada izan da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu