076. MKpod. ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Nosotras, mujeres de Euskalduna" Araitzekin (2021-09-23)

Podkast hontan DONOSTIAKO ZINEMALDI ALTERNATIBOAN eman zen beste solasaldietako bat duzue entzungai.

Oraingoan GAFen (Groseko Asanblada Feminista) eskutik, “Nosotras, mujeres de Euskalduna” dokumentala ekarri zuten. Euskaldunako gatazkan, emakumeen ikuspuntutik erakusten duen erreportaia-dokumentala.

Dokumentalaz hobe jakiteko, ARAITZ RODRIGUEZ egileetako bat izan genuen Sagueseko frontoian.

Kasu hontan, saioa bakarrik entzungai egongo da (bakarrik Ivoox-en).

Espero dugu zuen gustoko izatea.
On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Araitz Rodriguez
Hizlaria: Irati Salsamendi
Grabaketa: GAF
Muntaiak: Maköki

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Crowdfunding experientzia berriak

Antuxuna, Hatxe eta Sega Sound Killers proiektuetako kideak elkarrizketatu ditugu Piztu Meta izeneko Matchfunding kanpainan parte hartzen ari direlako. Proposatu dituzten proiektuak azaldu dizkigute, eta era berean, diru-laguntzei eta crowdfundinga bezalako baliabideei buruzko hausnarketa egin ahal izan dugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

#41.- Jabier Muguruza, poesiaren hauspoaz

Irungo Pilar kalean bizi da Jabier Muguruza, Alberdania argitaletxearen egoitzatik gertu. Akordeoiarekin birtuosoa eta hitzekin jostaria bera, adituek intimista bezala definitu dute bere bakarkako diskografia. Hamaika musikarirentzako jo du akordeoia, Delirium Tremens, Kortatu, Xabier Lete, Antton Valverde edo Imanol Larzabalentzat, besteak beste. Etxean maitatua, baina baita Katalunia aldean ere, ibilbide oparoa egin du musikaren zein literaturaren alorrean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, solasaldirako prest.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Patruila neonaziak

Sare sozialek piztu dituzte alarma guztiak. ‘III. Bidea’ talde neonaziak Poloniarekiko muga patruilatzeko deialdia bota du, handik Alemaniara iristen saiatzen diren asilo eskatzaileak atzemateko. Haiek ‘ehiza’ hitza erabiltzen dute eta ez dira lehenak. Duela sei urte, paramilitar hungariarrek ere halako patruilak antolatu zituzten Serbiatik Europako Batasunera zeharkatzen saiatzen ziren errefuxiatuak harrapatzeko. Mugan atzematen zituztenean, poliziari deitzen zioten eta batzuetan errefuxiatuak jipoitzen zituzten. Beldurraren estrategia deitzen zioten paramilitarrek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Lan berri baten bila

Halloween edo gau beltza izango da datorren asteburuan. New Yorken mozorrotzeko eguna huraxe da, ez baita inauteririk ospatzen. Kontua da, ume askok mozorrorik gabe geratzeko arriskua duela, etxera paketea garaiz iritsiko ez zaielako. Arazoa garraioan omen dago, ondasunen garraioaren geldotasunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

075. MKpod. AKUSTIKOA || ESANEZIN Ianire bakarlaria (2021-09-19)

Urriaren 19an (ia urte baten ondoren) gure akustiko-elkarrizketatuetara itzuli ginen, ESANEZIN proiektuarekin. Gainera, hau da egin dugun lehen akustikoaren bideo-podkasta (ikusgai izango duzue gure YouTubeko kanalean).

Egun hontan, bere musika entzuteaz gain, Ianire hobe ezagutzeko aukera izan genuen. Eta nola txoratu gintuen goierrialdeko neska honek…

Jarraian entzungai izango duzue, arratsalde hortan egostu zena.
Espero dugu zuen gustoko izatea.
On egin!

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Ianire ESANEZIN
Hizlaria: Maköki
Audio grabaketa/edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#04.- atala: Traganarrua

Abordaiaren ostean, Jarek itsas lapurrei nahi dutena eraman eta bakean uzteko esaten die. Ez da lapurtzen dioten lehen aldia. Itsas ontziko Kapitainak interesez aztertzen ditu Jarek biltegian dituen burdin zakuak, baina ez da horren bila etorri, Jareren bila baizik. Aitorrek, Batzarraren osteko afarian, urduri dagoela aitortzen die Eneko eta Iratiri; ez du garbi ikusten Batzarrean zein jarrera hartu.
————————————–
Fitxa teknikoa:  
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua
Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Amaia Hennebutte, Sara Cozar, Klara Badiola eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak:  Xabier  Sagasta
 
Ulu Mediak  EITB podkasterako  espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#533 Tropela.eus podcastak: 15ero 7. saioa. Oier Ibarguren, Amaia Martioda eta Iosune Murillo

Oier Ibarguren (CJR), Amaia Martioda (EKP) eta Iosune Murillo (EKP)

Balda gainean utzita bagenuen ere, Tropelaren 15ero saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia) hain ezagunak ez diren pertsonak elkarrizketatu ditu: Oier Ibarguren, Cajar Rural taldeko txirrindularia izan dena denboraldi honetan, eta Amaia Martioda eta Iosune Murillo, Kern Pharma taldeko lan-taldekoak. Seguru interesgarri suertatzen zaizula!


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek

Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz botika faltan, azpiegiturak erabat ahulduta. Oxigenoa ekoizteko fabrikaren matxurak ia eman zion azken errematea.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#40.- Hedoi Etxarte: Ekialdetik dator, gauetik dator

Idazlea eta itzultzailea, poeta eta pentsalaria. Liburu-dendaria eta editorea. Gauza asko da Hedoi Etxarte. Elkarrizketa egin dugun sasoian kaleratu du ‘Sortaldekoak’ (2021, Susa) liburu ederra. Bere azken bigarren poema liburua. Eta Iruñeko Donibane auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigunean, berriz, asteazken goiza da, langileak beharrean daude eta mikak hegan. Sukaldeko mahaian egin dugu solasaldia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu