Irrati libreei buruz, Asier Mendizabalekin

Euskal Herrian tradizio luzea duten Irrati libreak hartu dituzte hizpide atal honetan. Horretarako, Asier Mendizabal Donostiako Ttan Ttakun irratiko kidea gonbidatu dute. Horrez gain, Arima, Bakelite, Muskulo eta Bamms taldeen abestiak entzun daitezke Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek zuzendutako saioan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Munduko txiroak zain: nork kenduko die multinazionalei COVID-19arentzako txertoen jabegoa?

COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

064.MKpod. AKUSTIKOA || BIHOZKADA taldearen agurra (2021-02-07)

2021eko otasilean, solasaldi birtuala izan genuen Iñaki eta Nahikarirekin, Bihozkada taldearen agurraren harira.

FITXA TEKNIKOA:
Elkarrizketa: Iñaki eta Nahikari
Hizlari, grabaketa eta edizioa: Maköki

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
YouTube: Labur.eus/MKtube
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Teknokratarik politikoena

Mario Draghi Romulo eta Remo baino erromatarragoa da. Hain da erromatarra, Roma Futbol Taldeko jarraitzaile amorratua dela. “Francesco Totti betirako”, esan zuen duela lau urte, Romako kapitaina erretiratu zenean. Hori da Draghik bere zaletasunei buruz egin duen adierazpen bakarra. Draghi Erroma erdigunean jaio zen eta hamabost urterekin gurasoak galdu zituen oso tarte gutxirekin. Familiaren buru bilakatu zen orduan, eta anai-arreba txikiak zaindu zituen. Jokabide paternalista eta mesianiko horrek bizitza guztian jarraitu dio. “Familia salbatu nuen, euroa ere bai. Orain Italiaren txanda da”, pentsatuko du agian.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Indian, laborarien protesta herritar matxinadaren itxura hartzen ari da egunez egun

Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Balearena

Mikel Urdangarinek kantatu berri du izurdeen itzulera kostaldera, nola, pandemiaren geldialdia profitatuz, hurreratu diren lotsagabe. New Yorken antzeko zerbait gertatu da, baina, baleekin. Balea konkordunak ikusi dituzte abenduaren bukaeran Askatasunaren Irudiaren bueltan, uger egiten. Duela bospasei urte ikusi zituzten lehenak, aspaldiko kroniketan agertu bai baina gero kutsaduragatik desagertu ziren balea handi horiek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Xabildua 1×16: Clubhouse, WhatsApp Plus, Xiaomi eta Euskal Encodings

– WhatsAppek gure mugikorrean instalatuak ditugun aplikazioak ikusi eta betoa ezarri nahi du. Bere aplikazioarekin lotura duten WhatsApp Plus eta GB WhatsApp APP-ak lokalizatzen baditu, gure profila ezabatzeko mehatxua egin du mezularitza zerbitzuak.

– Xiaomik bere mugikor berriaren prototipoa aurkeztu du. Botoirik, zulorik eta ertzik gabeko mugikorra.

– Clubhouse sare sozial berria aztertu dugu. Audioarekin funtzionatzen duena. Irratsaio tradizional baten antzeko zerbait sortzeko balio duena.

– Zorionak Euskal Encondingseko kideei Interneteko Argia saria irabazteagatik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#460 Tropela.eus podcastak: 15eroko lehen saioa

Jon Barrenetxea (CJR) bizkaitarra elkarrizketatu dugu

2021eko denboraldiari berrekin aurretik, Jon Barrenetxea (CJR) ekarri dugu gurera. Horretaz gain Tom Dumoulinen (TJV) “gero arte” edo “agurra”, munduko ziklo-kros txapelketa eta errepideko berriak denboraldi hastapen honetan entzungai Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzen (@elizaso) eskutik.

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#10 Podcastak.eus: Baleafunk eta Pocket Casts

Podcastak.eus-en 9. saioan egindako zenbait analisiren harira, saio berri honetan Baleafunk, gure podcast audioak gordetzeko iametzaren ekimen berriari begirada bat ematen diogu, eta entzule moduan, Pocket Casts aplikazio-zerbitzuari eta zergatik uste dugun berau mantentzea garrantzitsua izan daitekeela.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu