#391 Tropela.eus podcastak: 2020ko Paris-Niza eta koronabirusa

Berriro ere Iban Perez (@piban), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizak eman duena, eta nola ez, ezinbestean koronabirusa izaten ari den eragina gizarte osoan, eta guri dagokigunez, txirrindularitzan.



🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Pandemiaren itzala

Hamaika analisi egin litezke koronabirusak sortutako egoera sozial, ekonomiko eta psikologikoen inguruan, baina Berria FMn ikuspegi feministatik helduko diogu gaiari. Zer zen gure egunerokoaz orain bi aste? EHUko garbitzaileak greban ziren lan badintzak hobetzeko, baina, orain, lanera itzuil behar izan dute denek, nahiz eta ez diote aldarrikapenei uko egin. Nola egin diote aurre egoerari saltzaile eta zaintzaileek? Nola antolatu dira zaintza eta babes sareak hainbat herri eta auzoetan? Zergatik hil dituzte hiru emakume astebetean, indarkeria matxistaz?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Besarkada garaia

New Yorken atzetik goaz, ematen du gaitzak ekialdetik mendebaldera egiten duela, gauaren mugimendu bera errepikatuz. Txinan izan zen eztanda eta orain Europa da krisiaren erdigunea. Laster pasako da Amerikara, Estatu Batuetara. Eta jendeak badaki hemen hori.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Elkarrekin egoteko gonbita

Badok atariaren ‘Dunbala’ podcast berria martxan da. Lehen saioan hainbat gai izan dituzte hizpide Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek: Gernikan ehundik gora emakume musikarik egindako ‘Elkarrekin egon ginen’ topaketa izan dute abiapuntu, eta ondoren Arima taldearen zuzenekoaz, Keu Agirretxearen ‘Lagunak, ura eta bakea’ proiektuaz, eta Testura, Verde Prato eta Liherren disko berriez hitz egin dute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

S3-E1 – Bizitzeko min bizia

Minbizia gertutik bizitu duten bi emakume indartsu ezagutuko ditugu atal honetan: Julene Ilarramendi Elexpuru eta Ixabel Uzkudun Iriarte

Illarramendik 22 urte ditu eta duela 2 urte galdu zuen bere ama, Eva. Garai hartan somatu zuen Ixabelek koxkortxoa bularrean. Gaixotasunak momentu zailak pasarazi dizkien arren, beste modu batean begiratzen diote bizitzari orain, bizipozez blai.

Beharrezko argibideak emateko Jesus Blanco gonbidatu dugu, Osakidetzako mediku onkologoa. 

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!

Sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Euskarazko bikoizketa: planifikatutako abandonu baten historia

Urtetik urtera okerragoak ziren lan-baldintzek probokatu zuten bikoiztaileek planto egitea 2018ko irailean, eta oraindik greban jarraitzen dute. Azken sei urte hauetan %37 jaitsi da euren lanaren balioa. Eta norabide berean doa euskarazko bikoizketaren kalitatea ere, langileen grebak eta euskal instituzioen jarrera axolagabeak eraginda. Gorka Bereziartuak Xabier Alkiza BIEUSeko kidearekin hitz egin du, eta egoeraren berri eman digu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Lesboseko arrantzalea

Itsasoa nahiko bortitz dago gaur. Hondartzara ez dira olatuak iristen, baina haize handia dabil. Lesboseko Skala Sikaminiaseko portutik Turkiako kostara soilik 5 milia nautiko daude. Bizilagun turkiarrak aurrez-aurre ikusten dituzte Lesboseko herritarrek. Hango taberna batean Stratos Valamios arrantzalearekin topo egin dugu. Stratos egunero joaten da kafe bat hartzera eta inguruko gizon jubilatuekin hitz egitera. Baina gaur denbora gehiago dauka. Itsasoaren egoeraren ondorioz, ez da arrantza egitera atera. Eta horregatik ziur dago gaur ez direla Turkiatik errefuxiatuak iritsiko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kanadako autoktonoak barrikadetan, haien lurren eta denon biziaren defentsan

Geroz eta blokeatuagoa du Kanadak ekonomia. Barrikadak montaturik, otsailaren 6az geroztik dabiltza Wet´Suwet´En Lehen Nazioko herritarrak mendebaldetik ekialdera doan trenbidea blokeatzen. Egunez egun, beste Lehen Nazioetakoak zein ekologistak lotu dira borrokari eta gaurko egunean portu, autobide zein trenbide, hamarnaka blokeo egiten ari dira herri guztian zehar. Oinarrian, haien lurretatik pasa nahi dieten oliobide bat. Baina, askoz zabalagoa da jokoan dagoena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Koronabirusa, beldurraren krisia: "Shock" ekonomikoa eta esperimentu soziala

“Koronabirusak mundua lurralde ezezagun batera eraman du” esan zuen Osasunaren Mundu Erakundearen zuzendari nagusiak, eta bazekien zerbait. Krisi ekonomikoa, errudunen sorgin ehiza, esperimentu soziala, konspirazio arrastoak… gaiaren ertz asko ukitu ditugu Pello Zubiriarekin aste honetako podcastean. Krisi global honi alarmismotik haratago begiratzea komeni da, gertatzen ari dena apur bat ulertu ahal izateko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Ipuin gertagaitza

Manchester by the sea (Masachusset) herriskako liburu-dendako jabeak esan zigun: “Umeak badituzue merezi du bertara joatea”. Plainville herriko liburudendaz ari zen. Boston eta New York bitartean dago Plainville, 8000 biztanleko herria. Garai batean oihal fabrikez betea zen baina ugazabek erabaki zuten beste nonbaitera eramatea horiek denak eta herria husten hasi zen. Plainvillen bizi da Jeff Kinney idazlea eta bertan zabaldu zuen liburu-denda 2015ean, herriaren erdian dagoen eraikin zahar batean. Etxea, XIX. mendekoa, herriko denda izan zen luzaroan, denetatik saltzen zuten bertan, baina azken urteetan itxita zegoen. Bada, idazleak “An Unlikely Story” izeneko liburu-denda jarri du bertan. “An Unlikeky Story”-k euskaraz esan nahi du, gutxi gora behera, nekez gertatzeko den kontua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu