#390 Tropela.eus podcastak: 2020ko Paris-Niza

Berriro ere Eneko Garate (@egarate), Imanol Llucia (@imanolllucia) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira podcast honetan 2020ko Paris-Nizako ibilbide zein kinielari errepasoa emateko. Nola ez, koronabirusak baldintzatutako Paris-Niza izango dela gogorarazten dute.


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#389 Tropela.eus podcastak: COVID-19 eta Italiako lasterketak

Premiazko podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak Italiako lasterketan eta Tropelaren denboraldi hasieran izango duen eraginaren ingurukoak biltzen dituzte



🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Korapiloak gorputz-mihietan

Martxoaren 8a gertu dela, zortzigarren saioa izango dugu Berria FMn. Horren harira, datorren igandeko mobilizazio nagusien errepasoa egingo dugu, eta, Euskal Herrira etorrita, euskararen eta feminismoaren bidegurutzean jarriko dugu arreta. Lorea Agirre eta Idurre Eskisabelekin Trikua esnatu da liburuari buruzko solasaldi bat egingo dugu, Lohitzunek gogoeta, eta Maialen Berasategik azken puntua jarriko dio saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

#388 Tropela.eus podcastak: COVID-19, Euskaltel-Euskadi eta azken lasterketak erakutsi diguna

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Imanol Lluciak (@imanolllucia) eta Egoitz Lizasok (@elizaso), koronabirusak izan dezakeen eraginaz gain datozen lasterketetan, Euskaltelen itzuleraz eta azken lasterketez aritzen dira, tartean, Mosconen (INS) jarrera kaxkarraz.


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Euri eguna New Yorken

New Yorken, euria ere handia da, eskerga, baina nekez luzatzen da egun batez baino gehiago. Hori bai, egiten duenean zaparrada ikaragarria da, ordu gutxitan litro ugari egiten ditu, kaleak eta espaloiak osinez betez.
Halako euri jasa izan zen aurrekoan. Banentorren janaria erosita supermerkatutik. Oinez ezin egin eta saiatu nintzen taxi bat geratzen, lau poltsa eskuetan, aterkia ez dakit non, taxia ohartarazteko besoa ezin altxatuta.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

MKpod. HITZALDIA || KULTURA HIRIAN (2020-02-04)

FITXA TEKNIKOA:
Aurkezpena: Erruben.
Hizlariak: Zigor Etxeburua eta Eneko Olasagasti.
Grabaketa eta edizioa: Maköki.
Masterizazioa: Txusta.
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
YouTube: Labur.eus/MKtube
Kontaktua: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Quarantazortzi S01 E02

Buona dome(ni)ka, euskal italofilook!

Martxoko puntata aurrekoa baino luzetxoago dator: lana patxadaz, pianopianotxu egitearen albo-ondorioak dira eta #NeSiamoFieri.

Hauek dira saioak entzun ahal izango dituzuen edukiak:

  • Zergatik sartu gara ipuru artean?
  • Historiaren txokoa: Arberesch gutxiengoa eta haren hizkuntza.
  • Elkarrizketa: EHID elkarteari, Repubblica Marinarei, Eoliei, Lampedusari eta beste hainbat konturi buruz Beñat Irasuegi compagnoarekin.
  • Irakurriamo: Pier Paolo Pasoliniren Volgar’eloquio (gaztelaniaz Vulgar Lengua, ediciones El Salmón, 2017) liburuaren gomendioa.

Gogoratu saiora harpidetu eta atalak automatikoki deskargatu ahal izateko RSS jario hau erabili dezakezuela: https://etzi.pm/feed/podcast/quarantazortzi

Buon appetito!

 

Luigi del Giudice: Costumi albanesi in Calabria (1800).

Iturria: https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Costumi_albanesi_in_Calabra_1800.jpg

 

Italia hegoaldeko mapa etnografikoa (1859).

Iturria: https://commons.m.wikimedia.org/wiki/File:Italia_albania1859.jpg

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu