XV. mendean Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batean itota zebilen: agramondarren eta beaumontarren artekoa. Baita Zuberoan ere. Baxenafarroko zenbait familiak botere handia zuten Donibane Garazin eta Baionan, eta Luxe eta Beaumont leinuen aliantzari esker beste plaza bat eskuratu zuten: Maulekoa.
1440. urtean Luis II. Beaumontekoa izendatu zuten Mauleko gazteluzain… Larraineko Erramun Bereterretx zaldun agramondarraren kalterako.
Oraindik ere bere heriotzaren inguruan jarraitzen dugu abesten.
Harpidetu zure audio plataforman!
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.