Kategoriak
Gramofonoa - etzi.pm

Quarantazortzi 01×04

Buongiorno, euskal italofilook!

Maiatzarekin hasi beharko litzateke Italiako Giroa, baina aurten ezingo ditugu karreristak Dolomitetako passoak laino artean igarotzen ikusi. Alabaina, guk amore infinitoa zor diogu lasterketa honi, eta puntata honetan inoizko ediziorik berezienetako bati buruz aritu gara, 1946ko Giroari buruz, alegia.

Hauek dira saio honetan entzun ahalko dituzuen edukiak:

Aurrenekoz, saio guztiei hasiera ematen dien editoriELE atalaren transkripzioa duzue hemen:

Zaila da beste edozertaz hitz egitea. Zaila da datuek ezkutatzen dituzten hezur-haragizko errealitateak, gorputzak gureak izan daitezkeenean, gureak direnean. Eta izutu egiten gara, eta alegiazkoa izatera igaro den kanpoko munduarekin haria guztiz trenka ez dadin helduleku ia bakarra den pantailara begiratzen dugu irrikaz, eta jaso dugun edozein albiste partekatzen dugu, burmuinaren ezker hemisferioari analisirako aukerarik eman gabe sarritan. Batez ere gure aurreiritziak indartzen badituzte. Banengoen ni ba.

Eta hala gaude, fake news-ak nonahi.

Estatuak oinarrizko produktuen prezioak kontrolatzen baditu, ekoizpena eta, orokorrean, ekonomia hondoratuko dira.

Bufala.

Ez da shock doktrinarik: askatasun-murrizketa eta birzentralizazio guztiak aldi baterakoak dira, eta ongi beharrez hartuak.

Bufale.

Euskadi, pertsona helburu.

Bufala.

Agian ezin dugu gezurrak kontrolik gabe zabaltzea ekidin, baina zer sinetsi hauta dezakegu. Agian bada garaia alternatibak irudikatzeko. Pelloren egiak eraisteko, hautatzeko nola izendatzen ditugun, nondik izendatzen ditugun.

Treccani hiztegitik. Bufala. Baieztapen faltsua edo gertagaitza, asmakeria.

Macché fake news! Has gaitezen hasieratik, konfundi dezagun etsaia dotoreziaz.

Hau quarantazortzi da, euskal italofiloon combutta. Prego, acomodatevi.

Bukatzeko, archivioko harribitxi bi utziko dizkizuegu.

Baga: Triesteko etaparen osteko Settimana Incom albistegia:

Biga: L’Unità egunkari komunistak argitaratutako lerroburua, Triesteko etaparen osteko istilu antieslaviarrei buruzkoa.

 Iturria: https://archivio.unita.news/assets/main/1946/07/02/page_001.pdf

 

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria FM

Eztanda bat, norberarena?

Konfinamenduak buru osasunean izan dezakeen eraginez ohartarazi dute hainbat adituk asteotan, eta gai horri helduko diogu BERRI FMren saio berri honetan. Batetik, Eider Iruretagoiena psikologo feministarekin egin dugu elkarrizketa, eta, bestetik Aintzane Muguruzak kontatu digu zer den autismoa duen nerabe baten ama gisa konfinamenduari aurre egitea. Umore puntua Lohitzunek jarri dio saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Agintari hurrekoa

Newyorktarrek bi ekintza dituzte eguna banatzeko. Arratsaldeko 7etako txaloaldia da bata eta bestea Andrew Cuomo New York Estatuko gobernadorearen agerraldia. Gobernadoreek botere handia dute hemen, Estatu Batuak horixe baita, estatuen batasuna, eta nahiz eta Trump-ek bonba atomikoa botatzeko botoia izan, estatuen barneko bizitzan ezin da sartu. Presidenteak aholkatu baino ezin du egin, oso argi dago hemen botere banaketa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 6: Dena gezurra da, saio hau izan ezik!

Azkenaldian zalantza asko eragin ditu koronabirusak, txutxumutxu, gezur erdi, erdi egia asko zabaldu dira sare sozialetan, eta zer sinetsi ez dakigula gabiltza denok. Horregatik, gure hiru adituengana jo dugu eta zabaldu den zurrumurru bakoitza sakon aztertu eta objektibotasunez esan dugu egia edo gezurra den.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua

Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Koronabirusaren inguruko zurrumurruak #Top10

Azkenaldian zalantza asko eragin ditu koronabirusak, txutxumutxu, gezur erdi, erdi egia asko zabaldu dira sare sozialetan. Hamar zurrumurru entzunenak hartu eta aditu batengana jo dugu zer sinetsi eta zer ez jakiteko. Entzun eta lasaituko zarete zuek ere!
Baina hau aurrerapen bat besterik ez da, bihar, igandea, 20:00etan osorik Oasiko Kronikak irratsaioaren seigarren atala.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Dunbala

Haurrentzako kantak, Mukuru kolektiboa eta Asisko Urmeneta

Konfinamendu garaian haurrak etxetik atera ahal izatea eskatzeko Maite Arroitajauregik sortutako “Txakurran lepokoa erosi dut merke online” abestitik abiatuz, haurrengan pentsatuta sortutako abestien errepasoa egin dute Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorrek laugarren saioan. Horrez gain, Mukuru kolektiboko bi kiderekin hitz egin dute eta Asisko Urmenetaren gustuko musika ezagutarazi digute.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Zaitun

Selam Palace

Erromako Romanina auzoaren ondoan, Europako zinema estudiorik garrantzitsuenak daude, alegia, Cinecittà estudioak. Italiako Hollywood izenarekin ere ezaguna da eremua. Bertan grabatu dira Ben Hur klasikoa eta Gangs of New York garaikidea. Bertan egin zituen Federico Fellinik bere filmik ikonikoenak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Xerezaderen Artxiboa

Isiltasunak gordetzen duena

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakXerezaderen Artxiboa: Munduko literaturarik onena euskaraz irakurrita: E. A. Poe, Perkins-Gilman, Maupassant, Borges… Xerezaderen eskutik misterioa, beldurra, grina, umorea eta mila zirrara gehiago biziko dituzu astero. Itxi begiak eta gozatu, munduan gauza gutxi baitago hain atseginak nola ipuin on bat patxadaz entzutea.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Berria New Yorkeko munduak

Irririk ez

Hilabete darama alabak lagunekin elkartu gabe. Tarteka ordenagailuz egiten du hitz beraiekin, jolastu ere horrela egiten dute, pantailaren bitartez, aurpegiak margotzen dituzte, mozorrotu ere bai, eta beraien kontu txikiak kontatu, dena pantailekin.
Lagunetako batek, esan dio ama ez dagoela etxean. Hau dena hasi zenetik ez dela agertu etxera. Ama medikua da, larrialdietan egiten du lan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 5: Uriartek planto!

Planto egin du Uriarte andereak Pedro Sanchezen neurri berriaren aurrean eta EAEn ez dute ikasle guztiek gaindituko ikasturtea. Jakitun da zer ondorio ekar ditzakeen ikasle denei ikarturtea gainditzeak, non geratzen dira gure protoekintzaile diruzale eta lehiakorrak? Eskerrak Uriartek behintzat baduen zentzu pixka bat herri honetan. Hori bai, esan du zer ez duen egingo, zer egingo duen, ordea, jainko jeltzaleak besterik ez daki.

Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Bidali zure apustua

Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu