Kategoriak
Makarrizketak

Erika Lagoma: Bortz

“40 urteko nobato aurrez ikusitakook agurra dutxan pentsatzen dugu, eta ez bada hala, malo…. saio ostean liseriketa aparatuak lan eskerga izanen du.

Bai, ernegatuta nago atzoko saioa ez zelako ongi joan, eta aunitzek euskal twitterren bezainbertze sufritu nuelako, pikotza eta pala, pikotza eta pala. Eta behazuna bere lana egiten ari da. Eta azken momenturako utzi dudan potcast honetan ez nekielako zein gai burutsuz hitz egin, eta momentuan bizi dudanaz egitea erabaki dudalako. Mindfulness. Hemen eta orain”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Odei Barroso – Errimaren ertzetan

Bertsolarien biblia moduko bat izan da, errimari dagokionez, Xabier Amurizak idatzi zuen “Hitzegi Errimatua”. Odei Barrosoren iritziz arauak estu betetzera ohitu dira bertsolariak, eta horrek segurtasun moduko bat ematen du. Denok ulertu dugu, urteen eta praktikaren poderioz, zer den errima ona eta zer errima txarra. Baina ba al da errima onik eta txarrik? Beste hizkuntza batzuetan errima ulertzeko malgutasun handiagoa daukate, eta Barrosoren iritziz, bide horretan hemen ere pausoak emango bagenitu asko aberastuko litzateke bertsolaritza bera.

Arrisku gutxi hartzen dira errimari dagokionez. Errima ekartzeko dugun modu aski mekaniko horrek ere, agian, errimaren arloari sortzaile izateko funtzioa kentzera eraman gaitu.

Kontsonanteen eta bokalen rola, multisilabikoen indarra, semantikotasunak sortzen dituen indarguneak… Errima zabal hartzeak gehiago harritzeko aukera eman dezake.

Eraman ditzagun errimatzeko moduak ertzetara, belarriari lekua utziz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Amets Arzallus – Bertso sortez bi gogoeta

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta laugarren atala Amets Arzallusen eskutik datorkigu: “bertsogintza ia erabat bat-bateko jardun gisa ulertzen den garai hauetan, bertso jarriek zer leku duten galde liteke. Zer leku duten baino gehiago, zer funtzio betetzen duten, eta funtzio horren araberako lekurik ba ote duten”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Oihana Bartra – BERTSGOL

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta hirugarren atala Oihana Bartraren eskutik datorkigu… beno, eskutik edo oinetik. Gauza totxoez hitz egitera dator santutxuarra: FUTBOLA eta BERTSOLARITZA. Horrela, hizki larriz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

Fredi Paia: Egoa ebaki izan banio

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta bigarren atala Fredi Paiaren eskutik datorkigu. Gai mamitsua jorratu du Fredik bere bertsolari ikuspegitik: EGOA. Zer da egoa? Zer norberatasuna?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

MAKARRIZKETAK – Andoni Egaña

“Makarrizketak” programa da gure lehen podcast saiakera. Bertsolari bati emango diogu ahotsa, bertsolaritzaz eta hamaika aferez mintzo dadin. Lau atal estreinatuko ditugu 2020an. Lehena orain, udaren atarian,  Andoni Egañaren eskutik. Zer da bertsolari bat?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Makarrizketak

MAKARRIZKETAK – Andoni Egaña

Zer da bertsolari bat? Iratxo bat? Hormigoi makina bat? Andoñi Egañak azalduko dizu, Sevillako kaleetan hasi eta Jaurlaritzako bulegoetan amaitzen den txango labur honen bidez.

Txalaparta – Oreka TX. Abestia: Aone
Han zeuden: Imanol Urbieta