Arkitektura eta memoria historikoa

Berlinen ehunka eraikin daude beste garai bat gogorarazten dizkigutenak. Auzo batetik bestera salto egin eta badirudi bi mundu zeharo antagonikoetan bizi naizela. Alde batetik, hiri futurista bat ordezkatzen duten eraikin modernoak ikusten ditut eta bestetik Sobiet Batasunera eramaten nauten edifizio komunistak. Izan ere, hamarkada luzez bi errealitateak gailendu ziren hirian. II. Mundu Gerran aliatuek Alemaniako hiriburua bonbardatu eta ia guztiz suntsitu zutenetik, higiezin espekulazioak dena bete zuen. Mendebaldeak kapitalismoaren leherketa bizi izan zuen eta
Ekialdeak, berriz, estatu sozialistaren garapena. Harresiak, gainera, bi errealitateak zeharo banatu zituen. Billy Wilderren 1,2,3 filmak (1961) maisuki kontatzen du zatiketa hori eta ez du esfortzurik aurrezten bi sistemak sutsuki kritikatzeko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude