Bilbon bizitzen 2 hilabete baino ez daramatza Eneko Sagardoy–k (Durango, 1994). HBO ekoizten ari den ‘Patria‘ telesailak ekarri du Madrildik Euskal Herrira. Fernando Arambururen eleberria egongelako mahai gainean du, beste hainbat irakurgairekin batera, eta lanpetuta bizi da azken aldian. Ez da gutxiagorako, izan ere, ‘Handia’ filma egin eta Goya saria irabazi ostean modako aktorea bihurtu da. Telesailak eta pelikulak ikustea bere lanaren zati da, bertako giro eta keinuak arretaz begiratzea, pertsonaia berrien osagaien bila. Kontuz, pantailan erraldoia badirudi ere, aurrez aurre askoz ere handiagoa da.
🎧 Entzun podcasta
ZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.