Ekhiñe Zapiain, Ez omen dakizu

Gazte bizitza baten
Erpinak edo ertzak
Ukitzea zail da ta
Nola elkartu piezak?
Hausnarketa saiakera
Egin nahiean behintzat
Nola lana eman didan
Gai bat eduki ezak
Bertsoak jarri ditut
Niretik ta niretzat
Nahi duenak har ditzala
Bere buruarentzat

Sustoa hartu ohi da
Kolpez handitzearren
Denbora pasatzeak
Nola hori dakarren
Adin muga bilakatu
Ahala hogeigarren
Mundua jateko pronto
haren kanpo ta barren
Dena bizi nahi duzu
Hobekien, azkarren
Hori nola egin inork
Erran ez dizun arren

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Podcastera harpidetu

088. MKpod. AKUSTIKOA || XABIER CREHUET (2022-05-22)

🎸 Maiatzaren 22an XABIER CREHUET izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan.

Beti ez bezala, 8 abesti izan genituen egun hartan (normalean 7 bait dira), baina beti ez bezala, elkarrizketa bi zatitan bana daiteke: batetik bere hastapenak eta bakarreko proiektuaz hitzegin genuen, eta bestetik, azken asteetan jakitera eman den proiektuko kide izatearen inguruan solastu ginen. Proiektu hori POPATIK da, eta ziur esateko asko emango duela datorren kurtsotik aurrera.

Gozatu eta on egin!

🚨 OHARRA 🚨
Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko bolondres bila gabiltza.
Egiten duguna atsegin baduzu eta lagundu nahi bazenu, idatzi marrumakulturalak@gmail.com emailera eta ea denon artean gehiago eta hobe egin ditzakegun gauzak.
😉

______________________
🔎 FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Xabier Crehuet
Hizlaria: Maköki
Audio grabaketa/edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
Kartelgintza: Maköki

______________________
➡️ MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru txiroetan. Mendebaldeari estualdi gogorra iragartzen zaionean, hemen ere heldu ote da baratze txiki pribatu, kolektibo zein publikoen garaia?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Unai Anda, Hasieratik ereiteko

Esan ziguten iluntasunak
irentsiko gintuela.
Esan ziguten egun argitan
soilik ibil gintezkeela.
Basoko hotzak ta hezetasunak
hil gintzakeela bestela.
Ta gu, jakinda sua pizteko
egur lehorra behar zela
bi harri hartuta txinpartak pizten
hasi ginen dena dela.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Podcastera harpidetu

087. MKpod. AKUSTIKOA || EKIÑE (2022-05-08)

🎸 Maiatzaren 8an EKIÑE izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Pandemiagatik atzeratua izan zen beste akustiko bat berreskuratu genuen egun hartan.

Gure modura, musikaz, bizitzaz edo konposatzeko eraz aritu ginen… baina bereziki jarri genuen arreta lehengo urtean atera zuen diskan.

Tira… ikusi, entzun eta gozatu!

🚨 OHARRA 🚨
Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko bolondres bila gabiltza.
Egiten duguna atsegin baduzu eta lagundu nahi bazenu, idatzi marrumakulturalak@gmail.com emailera eta ea denon artean gehiago eta hobe egin ditzakegun gauzak.
😉

______________________
🔎 FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Ekiñe
Hizlaria: JonMi
Audio grabaketa eta edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
Kartelgintza: Maköki

______________________
➡️ MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

Podcastera harpidetu

Aner Euzkitze, Maitasun deitzen diozu

5 hileko feto baten
ekografia bat 3Dn*,
masail gorritu batzuk han
eta tximeletak hemen,
gabonetako filme bat,
iragarki bat bederen,
“ze hotz daukazun eskua”,
“atzo zeinen guapo zeunden”,
bi bihotz, bihotz oso bat,
bihotz erdi, bihotz heren,
larrualdi frustratu bat,
hiru emakume lerden…
maitasun deitzen diozu
eta ez dakizu zer den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

Podcastera harpidetu

"Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"

Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”.

Saioan jarri dugun abestia: Morau eta Beñardo – ‘Izenak galdutako ardoari’

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Alemanian, 9 euroko tiketa: garraio publikoa biziberritzeko urratsa ala jendeen haserrea baretzeko trikimailua?

Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan gorabehera handiak izango direla.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

Johaiñe Sarraillet, Ez aizinant baten koblak

Doinua: Txoriak eta txoriburuak

Bizpalau kobla heben hontzeko
ützi beiteitade pada
Mündü zabalean horier beha
norbait ote baldin bada
Ene oskiek luzaz ez düe
ürratsez honki taulada
Ordüan otoi parka dezala
ene bertso piperrada.