58 .- Maddalen Marzol, lurrin eta esentzien bila

Hunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bapatean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke, edo kamuflajea. Usaimenaren mundura murgilduko gara atal honetan Maddalen Marzolen eskutik. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 2×04 – Hezkuntza burujabetza: Ipar Euskal Herrian egin diren azken urratsak

2022 urte hasieran Ipar Euskal Herriko hezkuntzan teknologia burujabetzara bidean bi urrats itxaropentsu eman dira: Donibane Lohitzuneko ikastola TxikiLinux erabiltzen hasi dela eta Baionako Etxepare Lizeoko 140 ordenagailu Debian sistema eragilearekin erabiltzen dituztela jakin dugu.Saio honetan Eder Etxeberriarekin, Donibane Lohitzuneko gurasoa eta Bernat Etxepare lizeoko irakaslea, eta Donibane Lohitzuneko ikastolako hainbat protagonistekin egon gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Faxismoaren aldarrikapena

Europako eskuin muturrarentzat musa edo inspirazio berria bilakatu da, baina Italian aspalditik da ezaguna. Giorgia Melonik ultraeskuin atzerakoienaren ideal guztiak islatzen ditu. Erroman faxistak ez ziren inoiz desagertu edo transformatu, Italiako beste hainbat txokotan antifaxismoak indar handia eskuratu zuen bitartean, Mussoliniren mugimenduak haziak erein zituen hiriburuan. Belaunaldiz belaunaldi, politikari neofaxista berriek herritar horiei ahotsa ematen saiatu dira, hautesle “nostalgikoak” erakartzen, eta Melonik egungoak islatzen ditu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Itzalpeko gaixotasunak

Bi paretaren bosgarren denboraldiko hirugarren atal honetan hain ezagunak ez diren gaixotasunak izango ditugu hizpide.

Fibromialgia, Lipedema eta Fibrosi Kistikoa gaixotasunak dira ezkutuan dauden gaixotasunetako batzuk. Gaur pixkat gehiago ezagutuko ditugu, Zer dira? Nola hauteman daitezke? Nola eragiten diote pertsona baten bizi kalitateari?

Horretarako, Noemi Uriberekin, Junkal Ruiz de Apodakarekin eta Maddalen Arenazarekin hitz egin dugu gaixotasun horiek gehiago ezagutzeko asmoz. 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Hiru hartz

Kapitolioaren asaltoko testigantzak hasi dira. Eta orduan ikusi ez ziren irudiak azaltzen. Nonbait irudi asko ezkutatu egin zituzten, larriegiak zirelako, eta hiritarren arteko borrokak ekiditeko. Hesiari eusten ari zen emakumezko polizia batek kontatu du nola laban egiten zuen odol putzuetan. Indarkeria handia zen. Bazekiten Kapitolioa inguratzen zuen hesia eroriko zela, ezinezkoa zen eustea, oso guardia gutxi zeuden. Asaltoa atzeratzea zen kontua, denbora irabaztea, eraikin barruan zeuden pertsonek ihes egin zezaten. Erasotzaileek hartzen kontrako spraya, bai hartzen kontrakoa, erabili omen zuten bidea zabaltzeko. Jakin gabe hartz handia Etxe Zurian zegoela. Gero eta argiago baitago haren zerikusia gertatu zen guztian.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

086. MKpod. AKUSTIKO || OLAIA INZIARTE (2022-04-03)

🎸 Apirilaren 3an OLAIA INZIARTE izan genuen Marrumako akustiko-elkarrizketatuetan. Korrika-kulturalaren aitzakiaz, urtarrilean bertan-behera geratu zitzaigun akustikoa berreskuratu genuen.

Musikaz, bizitzaz, konposatzeko eraz etabar aritu ginen elkarrizketan, baina bereziki interesgarriak dira Olaiaren abestien hitzak… arreta ipintzea komeni da.

Besterik gabe: gozatu!

🚨 OHARRA 🚨
Proiektu hau aurrera ateratzen laguntzeko bolondres bila gabiltza.
Egiten duguna atsegin baduzu eta lagundu nahi bazenu, idatzi marrumakulturalak@gmail.com emailera eta ea denon artean gehiago eta hobe egin ditzakegun gauzak.
😉

______________________
🔎 FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Olaia Inziarte
Hizlaria: Maköki
Audio grabaketa: Migelin
Audio edizioa: Txusta
Bideo grabaketa/edizioa: Maköki
Kartelgintza: Maköki

______________________
➡️ MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#549 Tropela.eus podcastak: 2022ko Suitzako Tourra

2022ko Suitzako Tourra

Aurtengo Dauphine Kriteriumean ez dauden gehienak Suitzako Tourrean izango dira beraien Frantziako Tourreko prestaketa egiteko. Guztiak ez, izan ere, Pogačar, besteak beste, ez bata ez bestean ez da arituko.

Podcast honetan Lander Garrok (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!


🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#57.- Roberto Sánchez, palindromo egilea eta anestesista

Osakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Orain, bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hizkuntzarekin jolastea maite du. Dena dela, Roberto Sánchez ez da berdin irakurtzen alde bateko zein besteko. Dibertigarria da, baina, serio hartzen du bere ofizioa. Eta agian horregatik egin du egin duena. Sar gaitezen bere etxeko sukalderaino.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Zinematografoko atsoa

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakXerezaderen Artxiboa: Munduko literaturarik onena euskaraz irakurrita: E. A. Poe, Perkins-Gilman, Maupassant, Borges… Xerezaderen eskutik misterioa, beldurra, grina, umorea eta mila zirrara gehiago biziko dituzu astero. Itxi begiak eta gozatu, munduan gauza gutxi baitago hain atseginak nola ipuin on bat patxadaz entzutea.

 

 

Podcastera harpidetu