Eta gerrak emakume aurpegia balu?

Saio honetan gerrari eta gatazka politikoei begira jarriko gara. Ez edonolako ikuspegiarekin, ordea: Ukrainan gertatzen ari dena hari eroale gisa hartuta, bidaia are luzeago bat egingo dute Maddi Ane Txoperena,k Ane Irazabalek eta Amagoia Mujika Tolaretxipik; Poloniako mugatik Bielorrusiara, handik Lesbosera, hortik Kongoko Errepublika Demokratikora… Hori guztia gorputza erdigunean jarrita: kazetariarena, emakumearena, amarena, gaztearena…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

Podcastera harpidetu

#539 Tropela.eus podcastak: 2022ko Flandriako Hirukoa, gizonezkoak

Ostiral honetako E3 klasikoarekin ekingo zaio lehen aldiz Tropelan gizonezkoen Flandriako Hirukoari.

Podcast honetan Imanol Llucia (@imanollucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Lincoln Centerreko garabiak

Steven Spielbergen West Side Story berrituan, New Yorkeko West Side edo mendebaldeak jasan zuen gentifrikazioa aipatzen da, nola Puerto Rico aldeko etorkinak bizi ziren etxeak eraitsi eta eraiki zituzten berriak, tartean Lincoln Center izeneko gunea. Hantxe daude aurrez aurre Met opera, New Yorkeko balletaren egoitza eta Orkestra Filarmonikoa. Harantzago, Julliard musika eskola entzutetsua dago, eta Alice Tull zinema aretoa non zine jaialdia antolatzen duten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

S3-E10 – JAUNGOIKOTXIKI Mairu gipuzkoarra

XIX. mende amaieran Jaungoikotxiki etorri da mundura, Errenterian, familia behartsu batean. Beharrak bultzatuta labana bere gorputz atal batean bilakatuko da. Borrokak, espetxea, Marokoko gerra, kartzela, eta azkenik, erbestea Txilera. Juangoikotxiki, bakarra munduan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Euskal GaizkileakZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

Podcastera harpidetu

Trantsizio ekologikoa geopolitikoa dela erakusten digu Ukrainako gerrak

Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu metal eta mineralentzat, berriz, Errusiarekin.

Trantsizio ekologikoa eta geopolitikaren arteko loturak xehatzen saiatu gara Jenofa Berhokoirigoinekin gaurko saioan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

Podcastera harpidetu

#538 Tropela.eus podcastak: 2022ko Kataluniako Volta

Aurtengo Voltak ez du erlojupekorik izango

Astelehenean ekingo zaio 2022ko Kataluniako Voltari, gure denboraldiko hirugarren astebeteko itzuliari

Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#537 Tropela.eus podcastak: 2022ko Milan-Sanremo

Styvenek (TFS) bereganatu zuen 2021eko edizioa

Aste honetan atseden hartzen ari gara Paris-Niza eta Tirreno-Adriatikoaren ondoren. Larunbatean berrekingo diegu lasterketei, oraingo honetan Milan-Sanremo klasiko handiarekin.

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira kinielari errepaso bat emateko. Ea ba gustuko duzuen!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

Txapela

New Yorken txapela jazten da. Norbait txapela buruan ikusi nuen lehen aldian dudan egon nintzen harengana joan eta galdetzeko euskalduna ote zen, ze herritakoa. Dena den, denborak aurrera egin ahala, ohartu nintzen gero eta jende zebilela txapelarekin. Boneta beltzak ziren gehienak, baina bazeuden urdinak, grisak edo gorriak. Horrela pentsatu nuen txapela eraman eramaten zutela bai, baina ez zirela izango denak euskaldunak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Podcastera harpidetu

S3-E9 – LAFITTE ANAIAK Baratariako erregeak

XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran Karibe itsasoa guda eremua da, besteak beste, estatuek finantzatutako kortsarioentzat. Tartean Jean eta Piarres Lafitte anaiak, Miarritzeko Kandela etxekoak: kontrabandistak, esklabu trafikatzaileak eta Ameriketako Estatu Batuen askatzaileak.