Ergonomia digitalaz

Podcast honetan, Teknologiak gure ohiko bizimoduan eta, zehazki, hezkuntzan, nola lagun gaitzakeen azaltzen saiatzen gara. Gaurkoan ordea teknologiarekin lanean gabiltzanean geure osasuna zaintzeko zenbait ohitura gomendagarri aipatuko ditugu. Beraz, irakasle, ikasle edo guraso, ordenagailu aurrean denbora dexente pasatu behar baduzu, interesgarria egingo zaizkizu ergonomia digitalaz aipatuko dizkizugunak.

Oharra:

https://labur.eus/10minututan11 Mutualiaren txostena, ehu.eus webgunetik hartua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Txoriak falta

Lagun batek kontatu zidan ostiralean.
Ez dakizu zer ikusi dudan kalean. Su-hiltzaileen kamioi bat. Eskailera luzea zabaldu dute zuhaitz baten puntara. Jendea behetik argazkiak ateratzen ari zen, mugikorrekin bideoak grabatzen. Animalia bat izango da, esaten zuten. Katu bat beharbada. Baina ez, txori bat zen. Txori bat zuhaitzean?, galdetu nion lagunari. Ez da gauza arraroa. Eta hura salbatzen ari ziren su-hiltzaileak? Halaxe da, esan zidan. Hau New York da, adiskidea, edozer gauza da posible hemen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Haizea, eguzkia, elektrika, litioa, hidrogenoa… eta orain buelta ikatzera?

Ikatzaren aroa aspaldi amaitutzat jo eta argindar berderako jauzi betean sartuak omen ginenean, argindarraren prezioak ohartarazi digu europarroi zein ataka estuan trabatuta dagoen gure sistema ekonomiko osoa: gasa urritzen biltegietan, petrolioaren prezioa gora, berriztagarriek ezin ase elektrizitate eskari guztia… COVID-19aren osteko energia gosea batetik, neguaren kezka bestetik, Europak Errusiara jo du ikatz eske, erdi isilpean bada ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

076. MKpod ZINEMALDI ALTERNATIBOA || "Africa en cinecicleta" Juan, Isabel, Carmelo (2021-09-25)

Podkast hontan DONOSTIAKO ZINEMALDI ALTERNATIBOAN eman zen beste solasaldietako bat duzue entzungai.

Irailaren 25ean AFRICA EN CINECICLETA proiektuko egileak izan genituen Donostiako Alde Zaharrean. Bertan dokumental bereziki magikoa ikusi ahal izan genuen, eta solasaldia izan ere, Afrika goitik behera bizikletaz, zinea herri txikietara eraman zuten Isa eta Carmelorekin. Baita dokumentala nola egin edo sortu zen galdetzeko, Juan produktorea izan genuen ere bertan.

Proiektu txiki, benetan polita.

Espero dugu zuen gustoko izatea.
On egin!
______________________

En este podcast podréis escuchar otra charla que se dio en el DONOSTIAKO ZINEMALDI ALTERNATIBOA (“Festival Alternativo de Donostia”).

El 25 de Septiembre, tuvimos a los creadores del proyecto AFRICA EN CINECICLETA, en la Parte Vieja de Donostia. Pudimos ver un documental realmente mágico y charlar con sus creadores Isa y Carmelo, que se “pedalearon” Africa de arriba abajo, llevando cine a los rincones más pequeños. Y también tuvimos a Juan, el productor, para preguntarle cómo se dio y creo dicho proyecto.

______________________
FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Araitz Rodriguez
Hizlaria: Irati Salsamendi
Grabaketa: GAF
Muntaiak: Maköki

______________________
MARRUMA KULTURALAK sarean:
Ixoox-en entzuteko: Labur.eus/MKpod
YouTuben ikusteko: Labur.eus/MKtube
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele

Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#06.- atala: Apokalipsia

Madame Pompidouk Ipar Afrikako “bahitzaileen” gorpuak topatzen ditu eta Artxipelagoko agintariei jakinarazten die. Gorbeiako Batzarrean, Aitor informazioa irentsi nahian dabil. Muñozek Barrako itsasontziak Jareren bila ipiniko dituela agintzen dio.
Nizar eta Jarek Ainguratuen herrixkan ez dakite zer egin, nora joan. Iker transmisorea konpontzen saiatzen ari da mezu bat bidaltzeko baliatu ahal izateko. Baina bat-batean herrixkan alarma oihuak entzuten dira.
————————————
Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua
Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak:  Xabier Sagasta
 
Ulu mediak EITB podkasterako  espresuki ekoitzitako fikzio podcasta da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#42.- Nagore Legarreta, argiarekin magia egiten du

Nagore Legarretak poto, kutxa eta poxpolo kaxekin argazki kamerak eraikitzen ditu. Eta gero haien zulo nimiñoetatik argia harrapatu eta uneak izozten ditu. Emakume biluziak, Indiako merkatuak, hondartzetako siestak. Guztiak betikotuak. Hernaniko Portuan, lehendik bisitatu genuen etxe bateko atariaren parean dago artista honen bizitokia. Amonarena zen etxea eta orain bere egiteko prozesuan da. Mudantza oraindik amaitzeke, etxeko ateak zabaldu dizkigu eta sukaldeko mahaian jarri ditugu mikrofonoak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako errepresioa jaso zuten: desagertuak, hamarnaka eta segur aski ehunka hildako, 12.000 atxilotu, ia 2.000 Aljeriako atxikitze-esparruetara kanporaturik eta ehunka ospitaleratu. Hamarkada luzeetan Frantziak isilean atxikiarazitako gertakizunari buruz argia egiten ari da poliki-poliki. Aitorpenaren eta erreparazioaren bidean, “Estatu-krimena” aitortua izatea nahi dute biktimek eta haien ondorengoek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Bizitza lehen zen bezala

New Yorken dendak eta jatetxeak berehalaxe aldatzen dituzte eskuz. Negozio bat itxi eta beste bat zabaltzen dute lokal berean, di-da batean, konturatu ere egin gabe. Lehen burdindegia zena orain kafetegia da. Negozioak ez badu saltzen zarratu egiten da gupidagabe, alokairuen prezioak ez baitu bihotzik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

#05.- atala: Ainguratuak

Traganarruaren txikizioaren ostean, Jare eta Nizarren txalupa ia hondoratua topatzen du Ikerrek eta bere etxera eramaten ditu, Hernioko mangladietan kokatua dagoen Ainguratuen herrixkara.
Baltzaren ordainpeko bahitzaileek hiltzat jotzen dituzte Jare eta Nizar baina, badaezpada, esploratzaileak bidaltzen dituzte haien bila.
———————————————
Fitxa teknikoa: 
 Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andrés
Gidoia:  Xabier eta Martin Etxeberria
Aktore  zuzendaritza:  Anartz Zuazua
Aktoreak:  Aitziber Garmendia, Eneko Sagardoy, Anartz Zuazua, Iñaki Beraetxe, Anaia Hennebutte; Sara Cozar, Klara Badiola , eta Bikoiztaile euskaldunen elkarteko  kideak
Soinu diseinua: Xanti Salvador eta Koldo Corella
Soinu banda orijinala: Rafa Rueda eta Aritz Aranburu
Irudiak:  Xabier Sagasta
 
Ulu mediak  eitb podkasterako  espreski ekoitzitako fikzio podcasta da.
 
 
 

 
 
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakArtxipelagoa: Podkast oinarrizko soinu fikziozko serie distopikoa. Zuzendariak: Oier Aranzabal eta Juan G. Andres, soinu diseinua: Xanti Salvador, ekoizpena: Podcastfilia.

 

 

 

Podcastera harpidetu