071.MKpod. SOLASALDIA || ELI ARGANDOÑA (2021-05-08)

Auzoko erreferenteen bila, ezin ahaztu genezake duela 30 urtetik auzoan dagoen Gros Xake Taldeko presidente eta sortzailea: ELI ARGANDOÑA.

Xake munduarekin erlazionatua dagoen edonor ezagutzen duen izena da. Internazionalki ezaguna den gure auzoko xake taldea, haraino eramaten lagundu duena.

Baina xakeaz asko ez badakizue ere, lasai. Saio hontan, ondo pasaraziko zaituzteten bitxikeriak ezagutuko bait ditugu xake eta xakeko kondairei buruz.

Gozatu.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Eli Argandoña
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
CC musika: Copyright gabeko musika klasikoa.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#35.- Maite Larburu, musikarekin irakurtzen du iragana.

Hamasei urtez Holandan bizi ostean, Hernanira porturatu da Maite Larburu. Portua auzora hain zuzen ere, amona bizi zen etxera. Musika barrokoa ikasi du Amsterdamen eta Europako hamaika orkestrarekin jo izan du biolina.
Antzinako musika ikertzen duen ororen lana da XVII. Mendean musika nola jotzen, ulertzen eta entzuten zen asmatzen saiatzea. Ia obsesio bihurtzeraino. Animalien tripekin egindako biolinaren kordak erabiliz, doinuera edo testura sonoro jakin baten bila. Edo Mamutaren letaginekin arku dantzarinaren akaberak egitea, esaterako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk

Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza. 88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta !Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin-liburua ere argitaratu berri du Esauk.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

07: Sormena lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean

“Sormena lokatzetan”. Bizenta Mogelek 1804ean argitaratu zuen ‘Ipui onac’ liburua, emakume batek euskaraz plazaratutako lehena. Hitzaurrean bertan zioen jabetzen zela emakume batenak ez ziren egitekoetan sartu zela. Joan dira geroztik 217 urte. Eta zubi fantastiko bat eraikiko bagenu orduko eta gaurko garaien artean? Zer galdetuko ote lieke Mogelek egungo emakume sortzaileei? Zenbateraino aldatu ote da artista eta emakume izatearen kondizioa bi mende luzeotan?

Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek.
Elkarrizketatuak, Ihitz Iriart, Idoia Beratarbide eta Leire Bilbao.
Sinadura, Miren Gaztañagak.
“Ai gure juaneteak”, Nerea Ibarzabalek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Jupiter Jon, Amaren Alabak, Gora Japon, Lumi eta Eneritz Furyak.
Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantua birbisitatuz.
Soinu errealizazioa, Joxe Alkainek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakLokatza: Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Sagar ustelak

2020ko apirilaren lehen astean 13 preso hil ziren Italiako kartzeletan. Albisteak hedabide gehienen lerroburuak bete zituen. Pandemiaren hasieran geunden eta bizi genuen egoerari buruz ez genuen ezer ulertzen. Egun horietan militarren kamioiek hilkutxak eramaten zituzten, ospitaleak kolapsatuta zeuden, Italiak eguneko 900 hildako ofizial zenbatzen zituen, eta, nahasmen horretan, herrialde zabaleko espetxeetan, protestak zabaldu ziren.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Haritz Mujika, Tourrari begira

Euskal Herria zazpi probintzi dituen hori da
diogun arren, zenbat hurbiltzen da hori egira?
Hegoaldearen bista
beti izan da egozentrista.
Iparraldeko leiho du telebista.
Hogeita bat egunez Tourrari begira.

Nork daki ezer trinketearen sareez ta formaz?
Nor pagutu da Miarritzez ta, kezkatu Baionaz?
Larralde eta Ducassou?
Inork egin al die kaso?
Berezkoa geure ez dugu akaso…
Marcak zer dio Madril eta Bartzelonaz?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

EHZ jaialdia

Gaur hastekoa den Euskal Herria Zuzenean jaialdiak bete du ikasturte honetako azken saioa. 2020ko etenaren ostean, indartsu itzuli da festibala eta nagusiki Euskal Herriko taldeez osaturiko egitarau erakargarria eskainiko du hiru egunez Irisarrin (Behe Nafarroa). Egitarauaren errepaso zehatza egiteaz gain, Julen Oillarburu antolakuntza taldeko kidearekin mintzatu dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Biodibertsitatea sustatzeko mundua berriz basati uzteko ideia mito batean oinarrituta dago, diote zientzialari kritikoek

Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketa konpontzen lagundu behar luke Lurreko eremu zabalak berriro basati garatzen lagatzeak, hala defenditu du luzaz ekologiaren korronte nagusiak. Aldiz, zenbait zientzialarik aldarrikatu dute natura aberatsagoa zeneko mundu hartan gizakiak ere esku hartzen zuela aspalditik. ‘Wilderness’ ideiaren inguruko eztabaida mahairatu dute, berriro ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#34.- Iñaki Peña, bizitza edo azkenengo bidaia

Egunero begiratzen dio heriotzari begietara Iñaki Peñak. Medikua da Arrasateko Ospitalean eta zaintza aringarrietan egiten du lana. Paliatibista ere esaten zaio. Bere ofizioaz aparte hiru dokumental zuzendu ditu heriotza ardatz dutenak; hurrenez hurren, ‘Aulki Hutsak’. ‘Saminetik bakera’ eta ‘Mendian hil, hirian hil’. Argi du bere ofizioa ez dela sendatzea, edo ez hori bakarrik. Bidelagun izatea dela hein batean, laguntzaile bizitza den azkenengo bidaia honetan.
 
 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu