Xabat Galletebeitia, Garaiak eta penak

Xabat Galletebeitia. 1986an jaio zen, Lekeition (Bizkaia). Markina-Xemeingo eta Lekeitioko bertso eskoletan aritu da irakasle lanean. Hiru aldiz sailkatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako: 2014., 2016. eta 2018 urteetan. Bigarren izan zen 2016ko lehian, eta hirugarren 2018koan.

1- Lehengoak bai garaiak; ontziak noraian,
arrainak itsasoan, sareginak kaian.
Orain gazterik ez da sartzen eskifaian… bizitzea zailago
zen gure garaian.

2- Lehengoak bai oporrak; natura lasaian,
bakea gailurretan,
arnasa paisaian.
Orain jende ilarak daude Himalaian… mundua normalago zen gure garaian.

3- Lehengoak bai parrandak; jai hemen ta jai han, walkmanean Etsaiak, irratian Chayanne.
Orain doinu arraro pila soinu-mahaian… giroa sanoago
zen gure garaian.

4- Lehengoak bai manifak; astero bidaian,
batean Iruñean,
hurrena Hendaian.
Orain nekez datoz bi deialdi jarraian… konpromiso gehiago zen gure garaian.

5- Lehengoak bai gazteak; txosnetan muntaian, asanbladak luzatzen txostenen lengoaian. Orain borrokatzen da horren modu guai-an… iraultza gertuago
zen gure garaian.

6- Lehena eta oraina; horra, yin eta yan, baina iraganetik
beti ezin da jan. Geurea goraipatzen geroratu nahian… garaipenik ez dago penaren garaian.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Eli Pagola, Altzairuzko traste horri

Eli Pagola Apezetxea. Ereñotzun (Hernani, Gipuzkoa) jaio zen, 1995ean. 2015ean eta 2019an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta 2018an, Xenpelar sariketa irabazi zuen, baita Hernandorena saria ere. Bertso musikatuak diskoa atera zuen iaz, Manex anaiarekin batera.

Belaze gain, larre azpi
haritz baso zein sagasti
iruditeri zibilizatu
ez direlako zehazki
orain arteko argazki
hau ez bagenuen aski
garapenaren itsukeriak
berri zaharrak dakarzki.

inbertsio eta txeke
aztarrika batzuk ze ke
lo lasai egin ahalko duten
oraindik da ulertzeke
sartu dira “a machete”
atari eta etxepe
gaurtik aurrera izan daitezen
jaurlaritzaren AHT.

Otu hainbat anomali
normatibo anormali
negozioa nondik egingo
abilak dira aspaldi
eraiki eta kiskali
horra hor zer den Euskal Y
muinoak lurrez hustu ondoren
patrikak diruz estali.

Ez da Euskal Y, da Y Vasca
bere firma, bere kasta
bai aurpegia ta bai bihotza
porlanezkoak baitauzka
nondik etorriko pasta
han gustura plisti-plasta
zerriak dena egiten omen
harentzat neurriko aska.

Lurraldeko gainazala
aberatsa, serbitzala
tunel, zubi ta erriyo nahi da
argia eta itzala
jakin trenbideez hala
Txirritak esana zala:
orain ur hotzak mugitzen gaitu
lehen irakinak bezala.

Ze helmuga, ze jatorri
Tripa-jate, tripazorri
dena aurretik eraman arren
gero bueltan zer etorri
asmo bat nahian igorri
altzairuzko traste horri
izan dadila gure garapen
gosearen bidegorri.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Etiopian aspaldiko oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren inguruko harresien babesean

Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta ermitaren bueltan, bertako erlijioak sakratutzat salbaturik. Bitxi horiek zaindu, zabaldu eta elkarrekin lotzen ahalegintzen dira zenbait zientzialari naturzale.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#37.- Maria Jauregi Lasa, memoria txatalak elkartzen

Duela 21 urte ETAk tiroz erail zuen Maria Jauregiren aita Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia. Bizitza zeharkatu zion hilketa hark eta Maixabel Lasa amarekin batera ahots propioz hitz egin izan du biktimen kolektiboan. 2018an eskaini zuen bere lehenengo elkarrizketa eta ordutik erreferentzia bihurtu da elkarbizitzari eta memoriari dagokionean. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

08: Boterea lokatzetan. Pentsamendu feministan narrasean

“Boterea lokatzetan”. Baziren behin bi arrai gazte, pasieran zebiltzala arrai zaharrago batekin topo egin zutenak, bat-batean. Azken horrek, diosala egin eta esan zien:
-Egun on, mutilak! Nolako ura dugu gaur?
Arrai gazteek igerian segitu zuten, euretako batek besteari begiratu eta galdera egin zion arte:
-Aizak, zer demontre duk ura?
Arrainak uretan nola, hala bizi gara gu, botere harremanen eta borroken artean igeri.
Gidaritza, Ainara Lasak, Amagoia Gurrutxagak, Idurre Eskisabelek eta Lorea Agirrek.
Elkarrizketatuak, Jule Goikoetxea, Itziar Ituño eta Uxue Barkos.
Sinadura, Maialen Berasategik.
‘Ai gure juaneteak’, Itziar Diez de Ultzurrunek.
Musika aukeraketa, Maider eta Leire trikitilariek: Paquita la del Barrio, Anari, Patti Smith eta Merina Gris.
Sintonia, Mursegok, Lourdes Iriondoren ‘Hala ere’ kantua birbisitatuz.
Soinu errealizazioa, Joxe Alkainek.
 

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakLokatza: Pentsamendu feministan narrasean, Amagoia Gurrutxaga, Idurre Eskisabel, Ainara Lasa eta Lorea Agirre sortzaileek gidatuta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Genova, 20 urteren ondoren

Azken egunetan, trauma kolektibo baten aldarrikapen antzeko bat bizitzen ari gara Italian. Lagunekin elkartu eta “zu non zeuden egun hartan?” galdetzen diote batzuek besteei. Koadrilak banatuta daude Genovara joan zirenen eta azken momentuan ez joatea erabaki zutenen artean. Askori ez zaie gaiari buruz hitz egitea gustatzen eta zauri bat berriz ere irekitzea bezalakoa dela pentsatzen dute. Baina azken egunetan kontzientzia kolektibo baten pizkundea bizitzen ari naiz, lagun guztiek zauri horretan sakontzea erabaki izan balute bezala.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Mizel Mateo, Ardi beltzaren bertsuak

Mizel Mateo. Baionan 1988an sortutako bidarraitarra. Xalbador kolegioan hasi zen bertso eskolan, 11 urterekin, eta gaztetan eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen. Etenaldi baten ondotik, azken urteetan plazan kantatzera itzuli da, eta iaz lehen aldiz parte hartu zuen Xilaba txapelketan.

1-Pannecau karrikan da gizon ezaguna
Katedral sartzea du biltoki kuttuna
Kartoizko matalaza : azken ontasuna
Eta zakur zaharra bideko laguna
Jendeer so egiten pasten du eguna.

2-Erdi iraultzaileak  eta erdi santu
Elkartasun medio badute espantu
Imigranteak nahi dituzte salbatu
Eta Palestindarren patua salatu
Beri nehork ez dio eskurik luzatu.

3-Jendeak abereekin kurri dabiltzala
Zakurra nagusi ta nagusi leihala
Mundu hori infrentzuz itzultzen da ala ?
Jendearen heinean jartzen da kabala
Ta jendea tratatzen zakurra bezala.

4-Beri ez baitiote ainitz urrikalpen
Bere gosera ez du egunero jaten
Ez badiote ere txanponik ematen
Ikasi du itxura tristeena janzten
Lotsa pixkat bederen senditu dezaten.

5-Drogetan xahutzen du duen sos poxia
Arats huntan eginen du azken jauzia.
Eskuetan hartu du asteko dosia
Barda sasi kolega bati erosia
Eta zainetarat du ixuri guzia.

6-Nahiz ibiltzen giren espaloi berean :
Bide ezberdinak ta bakoitza berean
Mundua utziko du ametsak airean
Egunkari saltzaile bat dauka parean
Bihar agertuko da lehen orrialdean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu

Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz

Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu dena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#36.- Gaizka Insunza, abesti bilatzailea

Gernikako juntetxetik oso gertu bizi da Gaizka Insunza, Audience taldeko abestigile eta musikaria. Melomano hutsa da eta etxera sartu orduko senti daiteke musikarekiko duen pasioa. Bi piano ditu: bata zaharra eta desafinatua, bestea berriz abestiak egiteko erabili ohi duena, fina eta doinu ederrekoa.  Gitarrak, teklatuak, eta diskoak. Disko mordoa paretetako apalategietan.
Etxeko ateak zabaldu dizkigu eta hona hemen emaitza.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Josune Aramendi, Naizen 'ni' guztiei

Pandemia egunak ze
emozio ekaitz
kantatu nahiko nuke
bakan ez diren gaiz
neroni egindako
promesa ta xantaiz
nahiz igual ausardia
falta zitzaidan maiz
orain ispilu aurrean
zu gabe jartzen naiz.

Zugana lotzen naute
horrenbeste ezbaik
besteen begiradek
nire mila epaik…
Arnas soziala itotzen
nauten sare ta like
maskarilak kentzea
posible da nonbait
maskara eranztea
gehiago kosta zait.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.

 

 

Podcastera harpidetu