#418 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 21. etapa

San Bennettek (DQT) berdez jantzita irabazi du Parisen jokatu den azken etapa

Amaitu da 2020ko Frantziako Tourra gaur jokatu den 21. etaparekin. Garaipen berezia lortu du Bennettek (DQT) Parisen izan ere ez baita ohikoa berdez jantzita irabaztea. Edonola ere protagonista Pogacar (UAD) izan da Tourra, mendiko saria eta gazte onenaren sariak poltsikoratuz.

Podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourrari berari baino Tropelako kinielari egiten dio errepasoa.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#417 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 20. etapa

Pogacarrek (UAD) Tourra eta gainontzeko “guztia” irabazi du

Gaurko 20. etapa erabakigarria izan da 2020ko Frantziako Tourreko garailea erabakitzeko. Bertan ezustekoa emanda, Pogacarrek (UAD) izugarrizko erlojuaren kontrako saioa eginda, etapa garaipena, mendiko sailkapena, gazteen sailkapena, eta garrantzitsuena, Tourra bera irabazi ditu Roglicek (TJV) hein batean ez baitu espero zen bezain saio ona burutu. Podiumeko postuetan ere aldaketa izan da Portek (TJV) saioa ona egin baitu eta aldiz Miguel Angel Lopezek (AST) oso kaxkarra. Hain kaxkarra non Mikel Landak (TBM) eta Enri Masek (MOV) sailkapen nagusian ere aurreratu egin duten kolonbiarra.

Etapari errepasoa eta biharko azken etapak eman dezakeenaren kontakizuna duzue podcast honetan bilduta Iban Hernandezen (@piban) eskutik.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#416 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 19. etapa

Kragh Andersenek (SUN) bere bigarren etapa garaipena Tour honetan

Etapa eta maillot berdearen lehiak baldintzatutako etapa izan da. Azken igoeran tropeltxo batek aurrera egin du eta bigarrenez, guztiak ezustean hartuta, Kragh Andersenek (SUN) tropeltxo horretan erasoa jo eta bere bigarren etapa garaipena lortu du 411. podcastean aipatzen genuen moduan. Berdearen lehian Sam Bennett (DQT) nagusi izan da eta sailkapen nagusian aldaketarik ez, Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta Frantziako Tourreko 20. etaparen ingurukoak biltzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#415 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 18. etapa

Ineos horrenbeste behar zuen etapa garaipena lortu Kwiatkowski (INS) eta Carapazekin (INS)

Gaur jokatu da aurtengo Tour honetako azken mendiko etapa garrantzitsua. Bertan ihesaldi mardul bateko parte izanda, Carapaz eta Kwiatkowski (INS) helmugaratu dira elkarrekin azken honek etapa garaipena lortuz. Azpimarratzekoa Pello Bilbaoren (TBM) lana etapa lehiatzeko hauekin izan baita atzeratuta geratu den arte, eta edozein kasutan, ondoren Mikel Landari (TBM) sailkapen nagusian aurrera egiten laguntzeko ere lanean izanik. Mikel Landa (TBM) mugitu da, baina, gutxi ez izanik ere, lortu duen saria sailkapen nagusian 5. postura igotzea izan da Adam Yates (MTS) eta Urani (EF1) denbora aterata.

Biharkoak trantsizioko etapa behar luke eta ihesaldia zein esprinterren arteko lehia espero da. Sailkapen nagusikoentzat atseden eguna izango da, larunbateko erlojupeko garrantzitsurako indarrak errekuperatzeko eguna.

Hau eta gehiago duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) eskutik datorkizuen podcast berri honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Beranduegi 2: Afrika da eta

Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegi irratsaioan. Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta azken berria, New York Timesen arabera euskaldunok beltzak gara. Entzun eta den dena ulertuko duzue.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBeranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#414 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 17. etapa

Miguel Angel Lopezek (AST) etapa garaipenaz gain podiumeko postuan sartze lortu du

Gaur jokatu da 2020ko Frantziako Tourreko 17. etapa, mendiko etaparik garrantzitsuenetako bat. Mikel Landaren (TBM) Bahrein taldeak tropel nagusian erritmoa ezartzen izan den arren, etapa garaipena eta podiumerako postua Miguel Angel Lopezek (AST) lortu ditu. Roglicek (TJV), aldiz, Pogacarrekiko (UAD) aldea zabaltzea lortu du.

Biharko 18. etapa eskalatzaileek azken aukera izango dute arerioei denbora ateratzeko. Saiatuko ote dira? Bai gaurko etaparen inguruan baita bihar ikus dezakegunaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik entzungai duzue podcast berri hau.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Xabildua 1×04: iPhone berririk ez oraingoz, Agur Megadede eta Fun&Serious jaialdia

– Applek egin duen keynote berrian ez dute iPhone berriaren informaziorik eman, baina produktu berriak aurkeztu dira bertan.

– Sonyk egin berhar duen aurkezpen berrian, Play Station berriaren prezioa eta honen lehen jokoak zeintzuk izango diren azalduko direla aurreikusten da.

– Fun&Serious jaialdialdiari ere Covid 19ak eragingo dio

– Megadede ataria itxi egingo dute

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Lerro artean dagoenaz

Euskal kultur sorkuntza eta kritika feminista uztartu dituzte UEUk eta EHUk graduondoko batean. Lehen ikasturteari amaiera emateko, jardunaldiak egin zituzten joan den asteburuan, Eibarren. Historiografiari begirada feminista txertatu eta hainbat sorkuntza diziplinatan emakumeek egindako lanak argitan eman dituzte; kultur ekoizpenei ikuspegi feministatik nola begiratu aztertu dute; eta kultur kudeaketaz ere aritu dira, sexu-genero markek prozesu horietan duten eraginaz hausnartzeko. Horren guztiari buruz arituko gara saioan, jardunaldietan parte hartutako hizlari eta entzuleekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

058.MKpod. SOLASALDIA || SMH – AITA MARI (3) Dani (2020-09-13)

Jarraian entzungai SMH eta AITA MARI proiektuaren inguruan egindako metapodkasta.

Normalean erakusten ez dugun lantze prozesua entzungai duzue, Salvamento Marítimo Humanitario-ren inguruan egin genituen saioak nola prestatu genituen jakiteko.



Telefonoaren bestaldean Dani izan genuen, SMHko prentsa arduraduna. Eta hasiera batean podkasta prestatzeko deia bazen ere, azkenean ematen zuen informazio guztiagatik, saio ofizial bihurtu eta zuei ere eskeintzea erabaki dugu, aurreko bi saioak osatu eta interesgarri izango zaizuelakoan.



FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Dani SMHko prentsa arduraduna.
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
CC musika: Armando Lagozza-ren “Instrumentalina”

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#413 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 16. etapa

Kämnak (BOH) azkenean lortu du Borak hainbeste desira zuen etapa garaipena

Ihesaldi mardula osatu da gaurkoan tartean hiru euskaldunekin: Mikel Nieve (MTS), Romain Sicard (TDE) eta Imanol Ervitirekin (MOV). Zoritxarrez ez dira etaparen lehian izan baina bai Kämna (BOH), azken aurreko igoeran erasoa jo eta bakarrik helmugaratu delarik. Sailkapen nagusian mugimendurik kasik ez da izan eta Rogicek (TJV) ez du arazorik izan maillota mantentzeko.

Hau eta biharko etapa garrantzitsuak eman dezakeenaz aritzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu