S3-E5 – Sentitzen duzun horrek izen bat du

Gure gorputza entzuten ikasiko dugu saio honetan, emozioen mundura egingo dugun bidaian. Amaia Ayerra Munduate irakaslea da eta Haur Hezkuntzan emozioak lantzeko materiala sortzen ari da Ikastolen Elkartean. Donna Apellaniz Nieto, berriz, emozio terapeuta da eta helduekin aritzen da batez ere Educando la Emoción izeneko proiektu pertsonalean.

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude!  

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Zona gorria

Nembro eta Alzano Lombardoko herritarrak haserre daude. Ez dute ulertzen zer gertatu den. Ez dakite zergatik bilakatu diren koronabirusaren zulo beltza. Bergamoko probintziako bi udalerriek biztanleko Italiako hildako kopururik handiena zenbatzen dute, eta koronavirusaren dramaren irudirik gogorrenak utzi dizkigu, alegia, militarrak hilkutxak ateratzen, bertako kanposantuetan tokirik ez dagoelako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

#23 – Luistxo Fernandez – Bera da Spartacus

Luistxo Fernadez (Eibar, 1966) Egunkariaren sortzaileetako bat da. Kazetaria. Baina teknologiaren oihanera salto egin zuen, haren lilurak erakarrita, Codesyntax sortu zuenean lagun batzurekin batera. Ozpina da, garratza, eta era berean sinpatikoa eta jatorra. Hori bai ez espero zurikeriarik haren partetik. ‘Etxepare Porno. zibernetika euskaratzeko metodoa’ liburua idatzi zuen 1998ean, eta Sustatu.eus 2001ean, baina euri gehiegi egin du ordutik. Orain Egunean Behin plataforma ospetsuaren arduradunetako bat da. Snookerraz, ADN mitokondrialaz eta internetez hitz egin dugu, besteak beste. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.

Jarri kaskoak eta entzun!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

Support the show (http://podcast.zuzeu.eus)

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Arrotza

Ostiralaz geroztik aurpegia estalirik gabiltza New Yorken. Maskarekin ez, horiek hobeto ospitaletarako uztea. Jendeak zapia jartzen du bisaian, edo etxean egindako mozorro koloretakoa. Tutorialak ere zabaldu dira sarean horretarako. Sentsazioa arraroa da. Erosketak egitera zoazela ez duzu inor ezagutzen, aurpegia estalirik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Oasiko Kronikak 3: Eskerrik asko, Amantzio!

Amantzio Ortega dugu gizarteari eman ahal dakiokeen opari ederrana eman dion altruistetako bat, baina badira gehiago, musikari edota kirolari ezagunak tartean. Haien guztien omenez egina da hirugarren irratsaioa.

Aurreko bietan bezala, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

MKpod. AKUSTIKOA || TRISTAN CROWLEY bakarlaria (2020-02-23)

2020ko otsaileko kontzertuan entzuna: TRISTAN CROWLEY bakarlaria, akustikoan.

FITXA TEKNIKOA:
Elkarrizketa: Tristan Crowley
Hizlaria: Saioa
Teknikaria: Txusta
Kudeatzaileak: Erruben eta Maköki

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram: Labur.eus/MKtele
YouTube: Labur.eus/MKtube
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

S3-E4 – Emakumeak oholtza gainean

Lide Hernando eta Olatz Salvador musikariek emakume gisa musikaren industrian bizitu eta bizi dituzten esperientziak ezagutuko ditugu atal honetan. Generoak beren letretan, irudian, beldurretan eta abar luze batean nola eragin duen arakatuko dugu eta batzen dituzten gauza guztien gainetik, bakoitzaren ahotsa entzun.

Bi pareta artean sartu nahi? Gonbidatuta zaude?

Harpidetu eta babestu proiektua!
patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

Quarantazortzi S01 E03

Quarantazortzi S01 E03

Buongiorno, Ekialdeko Italiak!

Bizi dugun osasun- eta politika-krisiak eragotzi du gure lehen konexio transitalikoa egin ahal izatea. Beraz, puntata honetan ezin izan dugu elkarrizketarik egin; bizitza-estiloen, zaintzaren eta antolaketa komunitarioaren inguruko hausnarketa erdigunean jarri (behar izan) ditugun honetan, hauek izango dira entzun ahalko dituzuen edukiak:

  • Menefreghismoa ft. Gramsci
  • Apirilaren 25a oroimenean: partigianak
  • Irakurriamo: La casa in collina (Cesare Pavese)

Hemen duzue saioaren amaieran irakurri dugun liburu pasartearen bertsio originala:

Buon appetito!

 

 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Bakarrik ezin, elkar zaintzen bai

Hamargarren Berria FM saioa dugu hau. Aurrekoaren moduan, eta konfinamenduak ala behartuta, etxetik eginda, baina gainontzekoen eran, gaiei ikuspegi feministatik heltzeko determinazioz. Koronabirusaren krisia izango dugu mintzagai gaurkoan, baina, batik bat zaintza arloan sortutako arrakalei erreparatuko diegu: Josebe Iturrioz mugimendu feministako kideak sortu berri duten lan mahai teknikoaren xehetasunak emango dizkigu, Lohitzunek begirada zorrotzarekin egingo du egungo egoeraren analisia, zahar egoitzetako bi langile izango ditugu gurekin, eta Maite Asensio Berriako kazetariak jarriko dio puntua saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu