Arrakalak horma lodiari

Espetxeari eta bertan preso dauden emakumeei buruz arituko gara laugarren saioan. Oihana Etxebarrieta eta Maria Ruiz ikerlariek argitaratu berri duten ‘Argi izpiak txarrantxen artean’ liburua aurkeztuko digute. Espetxe sistema azaldu, eta barruan preso diren emakumeen eguneroko praktika erresistenteei buruz hitz egingo dute. Eta, mugak hautsiz, Itziar Moreno euskal presoak elkarrizketa eskaini digu Roanneko espetxetik, Roazhongora lekualdatu aurreko egunetan. Edurne Begiristain BERRIAko kazetariak emango dio amaiera saioari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Etorkizunaren nostalgia izan

Atopia aurkeztu berri dute Durangoko Azokan. Rol joko bat besterik ez, rol joko batek daukan garrantziarekin. Etorkizun posibleak fikzioaren bidez bizitzeko, prospektiboki lantzeko, enpatia lantzeko, aluzinatzeko… aukera ematen duen objektu kultural batekin tentuz ibili behar da, ez baikaude ohituta etorkizunak idaztera; egunero egiten badugu ere, inertzia izaten da gure bide bakarra. Pentsatzen ez ditugun etorkizunak bizi ditugu edo beste batzuek irudikatutakoak erosi. Une honetan, bi dira eskaintza nagusiak etorkizunen merkatuan.

Programa osoa entzun: Gramofonoa 01×10

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

#5 Podcastak.eus: bueltan gara!

Geldialdi luze honen ondoren, bueltan gara Podcastak.eus-en 5. saio honekin. Bertan, webgunean ditugun podcastak errepasatzen dira, lehendik ditugunak eta gehitutako berriak. Baita gehitutako hobekuntza txikiak ere aipatzen dira.

🎧 Entzun podcasta

Podcastak.eusPodcastak.eus podcastak: webgune honetako podcasta duzue. 2017ko abenduaren 3an abiatu da proiektu hau, bai webgunea baita podcasta bera ere. Proiektuaren helburu nagusia euskarazko podcastak bultzatzea da.




Podcastera harpidetu