🎧 Entzun podcasta
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Euskarazko podcastak biltzen dituen webgunea
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Uztailean OIHANE JAKA izan genuen Marruman, bere lehen poesia liburua aurkezten. Elkar argitaratutako ITSASO AMNIOTIKOA da liburuaren izena, eta izenak berak, asko du esateko barruan aurkituko dugunaz: Itsasoa, amatasuna… eta bai batak eta bai besteak, eman eta kentzen dizkigun gauzei idatzi die Oihanek.
Aldiro unkigarri, gordin, maitagarri eta triste izan daitezkeen poemak aurkituko dituzue bertan. Eta Oihane errezitatzen ikustea oso gomendagarri den arren, agian hobe, lehenik liburua irakurriko bazenute, podkastean egiten ditugun spoilerrengatik batez ere.
Eskerrak XABIER ZEBERIOri, poemetan “Pause” diskako abestiak erabiltzen uzteagatik.
_____
FITXA TEKNIKOA:
Gonbidatua: Oihane Jaka
Elkarrizketatzailea: Maköki
Musika: Xabier Zeberio
Soinu grabaketa/edizioa: Maköki
Irudi grabaketa/edizioa: Maköki
_____
ESTEKAK:
Webgunea: marrumakulturalak.eus
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).
MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Watxap: Labur.eus/MKtxap
X app-an
✉️ Kontaktu e-maila:
marrumakulturalak@gmail.com
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Beranduegi: Aktualitateko gaiak ironia demokratikoz lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ostegunero ARGIAren web orrialdean aurkituko duzue ordubete inguruko irratsaioa.
Joanes Illarregi Marzol. Leitzan (Nafarroa) jaioa, 1999an. Bere jaioterriko bertso eskolan egin zituen lehen pausoak, eta 2007an parte hartu zuen lehen aldiz Eskolarteko Txapelketan; hirutan izan da Nafarroako Eskolarteko Txapelduna. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan: finalerdietara iritsi zen 2017an, eta azken hiru aldietan —2019, 2021 eta 2023— laugarren postua erdietsi zuen. 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalera iritsi zen.
Doinua: Kantuz sortu naiz eta
Zakarrontzi horiak
Ezin beteago
Ditugun garaiotan
Guztia akabo
Oxigenoa al den
Sinestuta nago
Berau behar baitugu
Geroz ta gehiago
Oxigenoa al den
Sinestuta nago
Joaten naizen toki
Guztietan dago.
Mendira joan arren
Purutasun bila
Bide bazter denetan
Lata ta kolilla
Plastikoa lurrean
Geratu dadila
Gel, barrita, Isostar
Eta gatz pastilla
Plastikoa lurrean
Geratu dadila
Lehengo mendiak dira
Gaurko zabor-pila.
Supermerkatuena
Aipatu nahi nuke
Lotsa izpi bat eman
Beharko liguke
Platanoa plastikoz
Ontziratzen dute
Euro terdi gehiago
Graziaren truke
Platanoa plastikoz
Ontziratzen dute
Ta aurpegira barre
Egiten digute.
Kirurgia plastiko
Ongi pagatua
Gure minak probesten
Ditun merkatua
Ezagutuko dugu,
Madarikatua!
Itxurarena denez
Gai delikatua
Ezagutuko dugu,
Madarikatua!
Zahartzen ez den pertsona
Plastifikatua.
Honek autokritika
Pixkat merezi du
Bertsolariok dena
Ere ez dakigu
Gaiak heldulekurik
eman ez badigu
Berdin kantatu behar,
Baten faltan hiru
Gaiak heldulekurik
eman ez badigu
Plastikozko bertsoak
Irteten zaizkigu.
Gizarte likidoan
Ze harreman mota
Pertsona jarri dugu
Pertsonaren kontra
Jendea kontsumitzen
Ohituta dago-ta
Plastikozko harreman
Etengabe(e)n soka
Jendea kontsumitzen
Ohituta dago-ta
Bat sortu, erabili,
Aspertu ta bota.
Gaurkoak honeraino
Bukatuko dut, bai
Bertso bidez ez dut ta
Inor kutsatu nahi.
Sorta hau entzutean
Bi bide, nolanahi:
Ez bazaizu gustatu
Ez nago zure zai
Sorta hau entzutean
Bi bide, nolanahi:
Ta gustatu bazaizu
Berziklatu lasai!
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
IDOIA ASUMENDI izan genuen ekaineko akustiko-elkarrizketatuan. Berezia izan zen astebukaera hori: Idoiarekin hastapenen inguruan galdetzeko aukera izan genuen, baita musika ikasketa edo musikaren sorkuntza prozesuez… eta zer esan Idoiaren musikaz; publikoa mutu ikustea besterik ez dago…
Baina gainera, asko miresten dugun EL HOMBRE QUE SE ENAMORÓ DE LA LUNA podcasta izan genuen etxean. Eta hari egiten dizkiogun erreferentziak jakin nahi bazenute, entzun 391. saioa (Idoia Asurmendi eta Ibai Arrietarekin).
_____
FITXA TEKNIKOA:
Gonbidatua: Idoia Asurmendi
Elkarrizketatzailea: Maköki
Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
Irudi grabaketa/edizioa: Maköki
_____
ESTEKAK:
Webgunea: marrumakulturalak.eus
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).
MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Watxap: Labur.eus/MKtxap
X app-an
✉️ Kontaktu e-maila:
marrumakulturalak@gmail.com
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Maddi Aiestaran Iparragirre. Beasainen (Gipuzkoa) jaioa, 2001ean. 2009an hasi zen Goierriko bertso eskolan; lehenengo idatzizko taldean, eta bat-batekoetara pasa zen ondoren. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan izena eman, eta udazkenean hasiko den faserako sailkatu da. Euskal filologia ikasitakoa da, eta Euskaltzaindiaren Mintzola beka lortu zuen, bere Gradu Amaierako Lanarekin. Ahalduntze Bertso Eskola Feministako kide ere bada.
Ezer galdu nahi ez duena
Doinua: Konstituzio berria (J. Tapia)
Gaugiro ona dago kanpoan
eta larunbat gaua da,
udazkeneko errutinan du
abuztuak begirada.
Aprobetxatu egin behar da,
egin ahal beste kedada,
zuk erabaki, gaizki pasako
duzu joaten ez bazara.
Bera hor dago sofan jarrita
pelikula bat du ozen,
hankak mahaitxoan gurutzatuta
ta burua egoskortzen.
Pipak ahora eraman ahala
zaio burura etortzen,
lagun denak ze gustura dauden
Bilbon eta Lekarozen.
“Zergatik ez naiz haiekin joan?”,
“ze ondo pasako dute…”,
“ez da hain berandu, joe, agian
kotxea hartuko dut, e!”.
Agobiatzen da porai dabilen
lagun bakoitzaren truke;
lehen hemen egon nahi zuen, baina
orain han egon nahi luke.
Berez ez zuen zerbaitegatik
etxean egon beharrik,
lasai botata egon nahi zuen,
ez du aitzakia txarrik.
Baina barrena jaten diote
mila mamu beldurgarrik;
“guztiak super ondo pasatzen
eta ni hemen bakarrik”.
Gogoa dauka lagunak dauden
konpartsan, tabernan, plazan,
“sortuko dira lau dantza hemen
ta beste zazpi jolas han”.
Bihar elkartzen baldin badira
eguneroko terrazan,
lagunek hitz bat esango dute
eta ezingo du jasan.
Ezer galdu nahi ez duenak nahiz
dena behar duen bizi,
manta azpian ezkutatu da,
bere FOMO, bere krisi.
Denean egon beharra zaigu
maiz antsiazko gutizi,
ba egon lasai, ez dago zertan
plan denetara iritsi.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Eneko Abasolo Txabarri, ‘Abarkas’. Iurretan (Bizkaia) jaioa, 1976an. 1998an parte hartu zuen bere lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Bertan, bi aldiz sailkatu zen finalerdietarako: 2010ean eta 2018an —zortzigarren izan zen lehengoan, eta zazpigarren bigarrenean—. 2004az geroztik, txapelketako zazpi finalaurrekoetan izan da. Azkenengoan 2023koan, 15. geratu zen finalaurrekoetako sailkapenean.
Memoria
Doinua : 14 heriotzena
Memoria osatzen da
Lurrez eta Harriz
Minetako negarrez
Ta pozaren irriz.
Amama eta bere
Ahizpa letra larriz
Oroitu nahi nituzke
Justizi egarriz
Beraien historia
Bertsotan ekarriz
Durango bonbardatu
Zuten orduetan
Faxistei beldurra,
Sartu hezurretan.
Babesa hartu zuten
Ihesi Sopuertan,
Bertan egon ondoren
Hainbat egunetan
Desgrazia zain zuten
Bueltan Iurretan
Iseko Filomena
Madrilen lanean,
Ezustean etxera
Itzuli zenean
Ja iñor ez zegoen
Baserri barnean
Ta faxistek jomugan
Jarri azkenean
Nonork txibatazoa
Eman zuenean
Bortxatu egin zuten.
Guk zenbat galdera
Ta ondoren erahil.
Posible ote da!
Lurrean utzi zuten
Luze luze bera
Bertsio ofizialak
Zion arabera
Bakarrik erori zen
Eskilaran behera
Ahizpa bat erahila
Betirako drama!
3 neba kartzelan
Espainian barna.
Minean murgildurik
Bizi zen amama
Ta orain oroituaz
Berriz iragana….
Pena dugu inoiz ez
Galdetu izana
Gure Amama Miren
Zen min horren lagin
Zenbat familietan
Gertatu zen berdin
Itxi gabeko zauri
Joan gabeko min
Bertsotan kontatu dut
Historia gordin
Pasatua sekula
Ahaztu ez dadin
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Ohore bat izan zen, MAITASUNAREKIN BAT bezalako talde internazionalki ezagunak gure txokoa aukeratu izana, 7 urteko geldialdiaren ondoren, itzuliko zirela jakinarazteko.
Gutxi izango dira talde hontaz jakingo ez dutenak, biño tira, seguru, solasalditxoan oraindik hobe ezagutzeko aukera izango duzuela.
Gainera, euskaraz egin den lehen 360ºko bideoklip birtual interaktiboaz gozatu ahal izan genuen.
Eta gainera LIDE HERNANDO bezalako kolaborazio eta guzti!
Ez galdu!
_________
FITXA TEKNIKOA:
Gonbidatuak: Lander eta Mikel
Elkarrizketatzailea: Apala
Soinu grabaketa/edizioa: Txusta
Irudi grabaketa/edizioa: Maköki
_________
On egin eta gozatu podkast osoaz:
Webgunea: marrumakulturalak.eus
YouTube: Labur.eus/MKtube
ZniTB aplikazioan (Elkarrizketak sailean)
Ivoox: Labur.eus/MKpod
Spotify: Labur.eus/MKspoti
Podcastak: Labur.eus/MKeus
Google podcast: Labur.eus/MKgoogle
Apple podcast (iTunes) app-an.
Podimo app-an (ordainpekoa).
MK sarean:
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Facebook: Labur.eus/MKface
Telegram: Labur.eus/MKtele
Watxap: Labur.eus/MKtxap
X app-an
✉️ Kontaktu zuzenerako e-maila:
marrumakulturalak@gmail.com
Marruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.
AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.
Manex Agirre Arriolabengoa. Aramaion jaio zen (Araba), 1982an. Arabako bertsolari gazteen txapelketa izan zuen lehen plaza, eta orduztik bertsoari loturiko hamaika jardunetan aritu da, bai kantuan eta bai eragiletzan —izan hedabideetan, bertso eskoletan zein Bertsozale Elkartean—. 2011ko eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketeten txapeldun izan zen, baita 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketen talde irabazleko kide ere.
Hocney¹, Cano² eta Cheever³ igerilekuan
Doinua:
Ur berdezko lauki bat
goizeko argia
bainujantzi azpiko
Zure ilargia
Uztailerako nagi
Dator belardia
haragizko airea
zeru zohardia.
Zafirozko ur-masa
Hotzaren atari
Eskaileran brontzezko
Bost igerilari
Urrelilien usain
Leuna du ari
Iparreko kumulu-
Hodeien ehiztari.
Berun koloreko ur
ia solidoa
Heskai arantzadun bat
Zerurantz igoa
Txikle mastekatuak
Tom Collins giroa
Arnas hots likatsuak
Mina, bertigoa.
Zulo bat urezkoa
Inork hautatua
Jauzi berekoi batez
bularreratua
Eguzkiak mindua
Du begiratua
Tesela zerrenda bat
Polikromatua.
ilundutako urak
ezpain urdinkarak
Erlastarren hilobi
Izozki-kikarak
Zakur bustiak ihes
Mahaiei ostikadak
Baldosa ertzeko marra
Eten du ikarak.
Ur zinezko kloratu
laino grisak baxu
Hartxintxarrak bisturi
Oinen amenazu
Atorra bustiaren
Azpitik txeratsu
Argizagi ederra,
argi egidazu.
Berria | Bertso jarriak: Bertso jarriak izan dira eta dira komunikatzeko tresna bat; salatzeko, aldarrikatzeko, berri emateko, hausnartzeko, kontatzeko erraminta bat. Uda honetan astero podcast formatuan zabalduko ditu BERRIAk bertsolari batek jarritako bertsoak, testua ez ezik doinua eta ahotsa ere gozatzeko. Horra bertso berriak, zuzenean belarrira jarriak.
Aetz Etxart Sarasola. Urdiñarben jaio zen (Zuberoa), 2004an. Sohütako ikastolan hasi zen bertsotan, Xan Alkhatekin, eta Larzabaleko (Baxenafarroa) Manex Erdozaintzi kolegioan eta Baionako Bernart Etxepare lizeoko bertso eskolan segitu zuen. Iparraldeko Eskolarteko Txapelketan parte hartu izan du, eta birritan kantatu du Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ozazeko (Zuberoa) bertso eskolan aritzen da egun.
Koblaka
Doinua : Oihan Beltzean
Larraine edo Iruri xokotik
koblen melodia ezagün
haiek ützi deiküen ekhi izpiak
orano argitzen dü egün
haien botzak bortüen artetik
oihartzüna beitü hürrün
Etxahun eta Ligetxen ildotik
gük ere ikas dezagün
Bertsoz bertso, errimaz errima
herri baten historia
kanto poema eta pastoralez
beterik dügü memoria
hazi berriak erein nahian
hau beita gure xedia
bertso eskolatik arra abia dadin
esperantxaren txoria
Oihan beltzetik argi leinürüa
aitzina joan ahala
txori ttipiak zabaltü dezan
osoki bere hegala
lotüra sendoz hitz bardin batez
zelüa zabal dezala
deskubri dezan mügen gainetik
den libertate zabala
7 kolore ezberdinekin
betatzen da ortzadarra
gure hitzaren hats berritzeko
bada oroen beharra
erreka ez dadin hola agortü
behar dü itürri azkarra
aitzina joanez bere bidean
lotüz oroen indarra