Nola jarraitu Lieja-Bastogne-Lieja Tropelarekin?

Prest gaude bihar, apirilak 22, Lieja-Bastogne-Lieja klasiko famatua zuzenean streaming bidez eskaintzeko. Saioari arratsaldeko 15:30etan ekingo diogu (gogoratu lasterketa 17:00ak aldera amaituko dela antolakuntzaren arabera).

Nola entzun dezaket saioa?

Saioa jarraitzeko aukera ezberdinak izango dituzue eta ondoren azaltzen dizkizuegu:

1. Web bidez

Tropela.net webgunearen sarreran jarriko dugu erreproduzigailu bat eta bertan ‘play’ emanda jarraitu ahal izango duzue.

2. Mugikor edo tableta bidez

Mugikor edota tabletatako nabigatzaileek normalean ez dute mota honetako erreproduzitzailerik errekonozitzen, beraz, beste aplikazio batzuren beharra dago. Lasai, hemen azaltzen dizkizuegu aukera ezberdinak.

2.1. Android gailuetan

Android sistema eragilea duen gailu bat baduzue, Winamp aplikazioa gomendatzen dizuegu.

‘SHOUTcast’ botoiari eman eta ondoren URLa jartzeko eskatuko dizue. Jarri beharrekoa ‘http://giss.tv:8000/tropela.mp3‘ izango duzue.

Erreproduzitzeko aukerari eman beharko diozue entzuteko, baina gogoan izan larunbata 15:15a bitartean ez zaizuea konektatutko ez baikara emisioarekin hasiko ordura arte.

2.2 iPhone/iPod touch/iPad gailuetan

iOS sistema eragilea duen gailu bat baduzu, Fstream da behar duzun aplikazioa. Aplikazioa jaisteko egin klik hemen.

Aplikazioa irekitakoan, menuko ‘Favorites’ aukerari eman.

Pantaila berri honetan ‘Add new webradio’ aukerako gurutze berdeari eman eta ondorengo lehio hau agertuko zaizu:

Izenean nahi duzun izena jar dezakezu, adibidez ‘Tropela’. Garrantzizkoena URLan jarri beharrekoa da: ‘http://giss.tv:8000/tropela.mp3‘.

2.3 Nokia gailuetan (Symbian sistema eragilea dutenak)

Nokiak bere Symbian sistema eragilean internet bidezko irratientzako aplikazio bat du. Aplikazio hori erabili dezakezue ondoren azaltzen dugun moduan.

Lehenik eta behin aplikazioa ireki.

Behin barruan, “Aukerak” botoiari eman.

“Joan irratira” aukera izango duzue ondoren.

Behin hemen, Tropelaren datuak sartu beharko dituzue: http://giss.tv:8000/tropela.mp3‘.

Joseba Alberdik eman dizkigu Nokia mugikorretan irratia konfiguratzeko argibideak eta hemendik emandako laguntza eskertu nahiko genioke. Eskerrik asko Joseba!

Gogoratu bihar, apirilak 22 arratsaldeko 15:30ak iritsi artean ezingo duzuela ezer entzun konexiorik ez baita izango.

Aukera hauekin ez duzue zertan ordenagailu aurrean izan irratsaioa jarraitzeko. Zalantzaren bat bazenute esan lasai eta ahal dugun heinean lagunduko zaituztegu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude