Iritzi foruetan aritzen diren zenbait emakumek urtarrilean argitaratutako ‘Irautea iraultzea denean’ artikulua oroitu dugu Berria FMren hirugarren atalean, eta aipatzen direnetan sakondu: aitakeria, arzalpenak, kuotak, grazia izpirik ez duten txantxak… Pilar Kaltzada izan dugu gurean, baina ez bera bakarrik: beste bost ahotsek ere hartu dute parte. Azaltzeko, kontatzeko eta salatzeko. Beste batzuei, aldiz, isil daitezela eskatu diegu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.