Kategoriak
Argiaren podcastak

Agroindustriaren presioaren parean, kolektiboki antolatu dira kazetari bretoiak

Agroindustriaren sektoreaz informatzeko orduan, zailtasun handien aurrean aurkitzen dira kazetari bretoiak. Inork ez du hitz egin nahi eta hitz eginez gero presioak, mehatxuak, auzibideak zein zentsurak dituzte ordainean. Sektore indartsua delako agroindustriarena Bretainian; diruaren eta irabazitako kargu politiko zein sindikalen bidez hitza kontrolatzen dabilena. Hori horrela, Kelaouiñ kolektiboa osatu dute kazetari batzuk, haien buruak babesteko eta informazio-eskubidea defenditzeko. Talde honen berri eman digu Jenofa Berhokoirigoinek aste honetako podcastean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Gisèle Halimi, Burgosko prozesura lekuko ekarri genuen abokatu menderakaitz hura

Duela mende erdi, 1970eko abenduan, Burgosko Auziak sekulako indarra eman zion Euskal Herriaren alde eta Francoren diktaduraren kontra ETAk piztutako borrokari. Europako agenda politikoan sartu zuen euskal auzia, tartean uztailaren 28an 93 urterekin hil den Gisèle Halimi abokatuaren lanari esker. Aitzindaria izan da defenditzen Magrebeko askapen gerran eroritakoak, kolonialistek torturatuak, abortua egindako emakume kriminalizatuak…

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

PODCAST #34 | Australia nola entregatu zien Britainia Handiak AEB-ei: 1975eko estatu kolpe ahantzia

1975eko estatu kolpe ahantzia ekarri digu gogora Pello Zubiriak aste honetan. Erresuma Batuko erreginak eta Australiako Gobernadore Nagusiak 1970eko hamarkadan elkarri bidalitako mezuak –denak ez arren, gehienak– ikusgai jartzea ebatzi du Australiako Auzitegi Gorenak. Australia demokratikoaren historiako pasarte ilun bat argitzeko balioko dute agiri horiek: jendeak hautatutako gobernu bat nola uzkaili zuten AEBek eta Britainia Handiak.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 17: Abertzaleak eta ezkertiarrak nagusi hauteskundeetan

Euskal Matrixen parte hartu nahi? Bi aukera dituzue saio interaktibo honetan: pilula urdina hartu eta hauteskundeak EAJk irabaztea; edo pilula gorria irentsiz, EH Bildurena izatea garaipena. Lehenengo mundu horretara ohituta gaude, baina bigarrena gertatu izan balitz, zer? Saseta batailoia Ertzaintzaren ordez, eLAB sindikatu bat eta bakarra, Oskar Matute Tinder sailburu, Diario Vascoren egoitza Zubietako Erraustegian… Utzi irudimenari dantzan, ordubetez bada ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

PODCAST #33 | Frantzian gertatzen dena ez da arrazakeriaren kontrako borrokaren "amerikartzea"

Frantziako poliziaren arrazakeriaren gaia aktualitatean kokatzea lortu du Egia eta Justizia Adamarentzat izeneko komiteak. Poliziak Adama Traore hil zuen 2016ko uztailak 19 hartaz geroztik egindako lanaren emaitza da gaur egun Frantziako kaleetan gertatzen ari dena. Borroka antiarrazistaren “amerikartzea” dela esatea, arazoaren parean itsu izaten segitzea da. Frantziako Estatuan hemeretzi lagun hil eta beste 117 larriki kolpatu zituen poliziak iaz. Eta hiri inguruetakoek eguneroko ogi dituzte polizia gehiegikeriak eta arrazakeriak. Gaian sakontzeko, entzun Jenofa Berhokoirigoinekin egin dugun irratsaioa.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 16: Dusko gudariak gara (Euskadiko Orkrestra Sinfonikoarekin)

Hauteskundeak ate joka ditugu EAEn, Ipar Euskal Herrian, aldiz, egin berri dira Herriko Etxeetako bozak abertzaleen indar erakustaldiarekin. Badirudi hegoan desagertzear den espeziea, abertzaleena, indartzen ari dela iparrean, eta fenomeno hori aztertzen saiatu gara, Julian Iantzik ondo erakutsi digun bezala, galderak inozoak eginaz. Hala ere, gu Ivanovichen alde, ipar zein hego, Dusko gudariak gara!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

PODCAST #32 | Esklabismoaren kalte-ordainak

Ekainaren 7an Bristoleko portuko uretara jaurti zuen jendetzak hiriaren historiako ongile handienaren fama daukan Edward Colstonen brontzezko estatua, mundu guztiak ikusi du bideoz. Bristoldarrek Colston esklabo-jabe filantropoa bereziki gorrotatzeko motiboak zeuzkaten, 2015era arte jauntxo honi kalte ordainak pagatu baitizkiote 1833an esklaboak libre uzteagatik.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 15: Bilbo Handitik

Geure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi ez duen herri honetan. Entzun saioa, eta agian, ulertuko duzue.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

PODCAST #31 | COVID-19 eta merkatu librea

Jenofa Berhokoirigoinek kontatu digu nola koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezkeen multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratutako auzitegi pribatuetan estatuen kontrako salaketa jarriz. Bide hau ikertzen dabiltza abokatu kabineteak eta ikerketa hau izan dugu oinarri podcast saio honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Oasiko Kronikak 14: Bill Gates bertso eskola

Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua? AHTaren obrak baino motelago abestuko dugu Amurizak bezala? Errimatuz hitz egingo al dugu? Hau ote hainbeste aipatzen den normaltasun berria? Egia esan, gu beldurtuta gaude, eta agian Euskal Herrian ere Bill Gates-en aurka hasteko unea da, ez duzue uste?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu