Urtebete joan da koronabirusaren ondorioz itxialdia agindu zutela, eta oraindik ere pandemiaren eraginak bizi ditugu. Horri begiratuko diogu 27. Berria FM saioan. Batetik, Nafarroako Berdintasun Institutuak konfinamenduan andreek izandako bizipenei buruz egindako ikerketaz solastuo gara Ainhoa Nievarekin. Clara Wolframek, berriz, Pasaiko emakumeek pandemian izandako bizipenak azalduko dizkigu. Umorean Ramoni, eta puntua Amaia Ramirez de Okariz kazetariaren kontu.
🎧 Entzun podcasta
Berria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.
Utzi erantzuna