Kategoriak
Argiaren podcastak

Navarra Sumaren oldarraldi eskuindarra Iruñean

Navarra Sumak gogor ekin dio atzeraldiari, ez dago ia atzerapausorik ematen ez duen asterik. Batean euskararen ordenantzak direla, bestean mugikortasuna edo hirigintza, eta hurrengoan sanferminetako txupinazoa, udal karguen dietak edo haur eskolak. Kontraerreformaren unea da: udal agintearen makina gelan tente, galdara ikatzez betetzea agindu du Enrique Mayak eta ozen jaurti du: “Goazen iraganera!”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

TioBad hil dute, Veracruzen frackingari eta agintari ustelei aurre egiten zien koblakaria

Rapero ezaguna zen TíoBad gaztea Sayula de Aleman (Veracruz, Mexiko) herrian eta haren oihartzuna askoz urrunago ere heldu zen, Mexikon Barrena AEBetaraino. Bertsotan salatzen zituen narkotrafikatzaileekin elkar hartzen duten agintariak, kazetari eta ekintzaileen hiltzaileak eta lurraldea izorratzen dien frackinga. Abenduaren 27an aurkitu zuten haren gorpua, torturapean isilarazia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Klima aldaketaren eszeptiko bat hautatu duen Australiak elkartasunera itzuli nahi du

Klima aldaketa ukatu egiten du Scott Morrison Australiako lehen ministroak. 2019ko maiatzean hautatu zuten australiarrek eta duela bost hilabetetik klima larrialdi bete betean daude, suteek 10.000 hektarea erre ostean. Paradoxa honen zergatia aztertzen saiatu gara Jenofa Berhokoirigoinekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Evo eta Litioa, edo nola Bolivia harrapatu duen auto elektrikoaren madarikazioak

Berri agentziek oihukatu zuten 2019ko azaroaren 12an: “Nobel saria eman diete litio-ioizko baterien asmatzaileei, larrialdi klimatiko betean”. Bi egun lehenago, azaroaren 10ean, Evo Morales lehendakariak dimisioa eman eta ihes egin behar izan zuen, eskuinak kaleetako liskarrez hasi ostean poliziak eta armadak borobildutako estatu kolpearen ondorioz. Litioak bakarrik ez zuen eragingo ezker indigenistaren porrota, baina hura gabe ere ezin da ulertu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Irakeko matxinada odoltsua, haserrealdi globalaren eta Iran-AEB gerraren artean

Enbata zakar baten gisa hedatu da munduan zehar protesta-haizea 2019an, eta matxinada hauei buruz hitz egin dugu Pello Zubiriarekin, aurtengo odoltsuena datekeen Irakeko errebolta adibide hartuta. Analisi ugari daude lurrikara sozial hauen jatorriaren inguruan, eta horietako batzuk mahaigaineratu ditugu.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Herritarren fitxaketa numerikoaren ametsa betetzen ari da Frantzia

Kontrol sozialerako teknologietan aurreratu nahian dabil Frantziako Estatua eta horretaz hitz egin digu Jenofa Berhokoirigoinek gaurko podcast saioan. Aurpegi ezagupena du oinarri duen ALICEM aplikazioaz, zehazki. Honek aurpegia ezagutu eta zerbitzu publikoak eskura ukanen ditu herritarrak. Aplikazioak dakartzan arriskuez eta atzean dituen interesez aritu gara.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Santi Cobos, nola irabazi kartzelari

Santi Cobosek gertutik ezagutu du espetxea, guztira 26 urte egin baititu preso. Zigor Oleaga ARGIAko kazetariak Cobos elkarrizketatzeko parada izan du eta astekarian argitaratu dugun erreportajean bildu du bere bizitza: hotzikara eragiten duen kartzela sistema demokratikoaren kronika. Baina bada borroka kolektibo baten historia ere, eta horretaz guztiaz hitz egin dugu podcast saio honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Brent petrolio eremuan, urre beltza shell-ek eraman eta zaborrak Ipar Itsasoari utzi

Ipar Itsasoa Brent deituriko petrolioaren iturri emankorra izan da azken 50 urtean, baina ia hasia da urritzen, eta laster, ‘Brent’ izena eraman dezake ingurumen arazo konpongaitz batek: iturriok agortutakoan, horiek ustiatzeko eraikitako egitura handiak nork eta zein preziotan desmuntatu. Itsasoan galduta dauden hormigoi puska hauez aritu gara Pello Zubiriarekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Elkanoren filma eta konkistaren zuriketa

Elkanoren mundu biraren urteurrena ari da zeresana ematen, ez soilik Euskal Herrian, Filipinetara begira jarri gara Axier Lopez ARGIAko kazetariarekin.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria ezarri zuen Filipinetan. Hango herritarrek ez dute ahaztu, umeentzako animaziozko filmaz mozorrotu badute ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Kategoriak
Argiaren podcastak

Azaroaren 29ko "Black Friday" Amazonen ostiral beltz bihurtu nahi dute Frantzian

Eguberriak gainean ditugu eta baita aurtengo “Black Friday” eguna ere, multinazionalek hala erabakita azaroaren 29an hasiko da eguberrietako kontsumo eroa. Frantzian protesta eguna deitu du Attac mugimendu altermundistak eta Amazon jarri dute jomugan, ostirala beste zentzu batean belztu nahi diote multinazionalari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu