Eguraldiak kolokan jarri du gaurko etaparen lehia. Atzo antolakuntzak aurrera egiteko asmoa azaldu zuen baina baztertu gabe etapa hasi aurretik etaparen ibilbidea aldatzea. Ez da hala izan nahiz eta elurra eta hotza protagonista izan den Gavia eta Stelvioko gainetan. Txirrindulariek eguraldi makurra sufritu behar izan dute eta hemendik zorionak etapa amaitu duten guztiei, etapa epiko eta ikusgarria eskaini baitigute. Bai, ikusgarria eta txirrindularitzan gutxitan bizi izan dugun bezalakoa. Bikaina, eta horregatik pena handia da sortu den polemika. Hemen nire iritzia.
Jar gaitezen arratsaldeko 15:00-15:30ak aldera. Cataldo (SKY) lasterketa buruan eta elurra mara-mara. Jaitsiera guztiok ezagutzen dugun aldetik zan, irudian jartzen dizuedana. Eta antolakuntza txirrindularien segurtasunaz arduratuta, esango nuke etapa bere horretan uztearen unetik alerta guztiak piztuta.
Guk ez dugu entzuten, baina lasterketako Radio Corsan, zuzendari, antolakuntza eta kazetariek soilik entzun dezaketen irratian, horrelako zerbait esan dute (italiera ez dakit eta ulertu dudana saiatu naiz idazten): “Adi! Taldetako kirol zuzendariei zuzendutako mezua … Lasterketako zuzendaritzak segurtasuna ziurtatzeko lasterketa buruan moto bat bandera arrosa jasota lasteketa buruak jarrai dezan…”. Mezua entzungai ondorengo estekan duzue: Radio Corsa polemikaren mezua.
Guk, jarraitzaileok, Giroko twitter kontu ofizialak esaten duena irakurtzen ginen eta ondorengo mezu hau argitaratu dute ( @RutaEscarabajo bidez lortutako irudia):
Sarean guztiek jaitsiera neutralizatia izango zela zabaldu dute, baina harridura zabaldu da Cataldo (SKY) lasterketa buruan 80 km/h-ra jaisten ari zela ikusita. Aldiz, atzean, Uran (OPQ) liderra eta beste hainbat txirrindulari lasai jaisten. Jaitsiera horretan mugitu dira Quintana eta Gorka Izagirre (MOV), Romain Sicard eta Rolland (EUC) eta Hesjedal (GRS).
Beranduago lasterketako komisarioak inongo momentutan lasterketa ez dela neutralizatu zabaldu da. Tropelak ere hala zabaldu du. Giroko twitter kontuak ere egoeraz jakitun, aurreko txioa ezabatu eta ondorengo hau argitaratu dute:
Berandu, ordea, kaltea – polemika sortzea bera kaltetzat jotzen dut – egina baitzen.
Datu hauek guztiak eskutan
Hauek dira polemikaren arrazoiak nire ustez:
– Radio Corsan ez da garbi azaldu zein zen erabakia. Adibide garbia Giroko twitter kontuak jaitsiera neutralizatua izango zela esatea izan da.
– lasterketaren kontextua. Lasterketan diren guztiek, kirol zuzendariak barne, auskalo ze telefono dantza izango zuten atzo gaur etapa joatuko zen ala ez, segurtasuna, bilerak,… subkoszienteak lasterketa neutralizatuko zutela pentsatzera eraman dezake barruan den edonor
– twitter kontu ofizialak lasterketa neutralizatu dela esatea
Atzetik hasita, twitter kontu ofizialak esaten duena ez zait iruditzen ofizala denik. Hau da, barrutik kanpora komunikatzen duen kontua da, baina horrek ez du zerikusirik lasterketa barruko antolakuntza eta komunikazioarekin. Lehen eskutik esaten dizuet Euskal Herriko Itzulian ere akats bera egitea ez litzatekeela harritzekoa izango. Baina serio taldeetako zuzendariek lasterketako twitter kontua hartzen dutela lasterketa barruko informazio iturri moduan?
Radio Corsako estariak, berriz, mezua argiago eman beharko luke, baina hau egoera ikusi eta gero diogu. Nioen moduan tentsio asko izango zen alde guztietan eta horrek mezua egoki ez emititzera eta desegoki jasotzera eraman ditu zenbait zuzendari.
Ez zait iruditzen antolakuntzak gaizki egin duenik. Hobeto egin behar luke, bai, baina gaizki egin duela esatea asko iruditzen zait. Ze bestela nolatan ba ez dute taldeko zuzendari guztiek berdin ulertu? SKY, Movistar, Garmin eta Europcarrek aurrera egin badute neutralizazio konturik ez dutelako ulertu izango da.
Etapa epikoa izan da, alde guztietatik, eta nahasmena Giroko twitter kontu ofizialak sortu du nire ustez, Twitter zaleok, eta asko gara batez ere txirrindularitza munduan, zilegitasun handia ematen diegulako, dutena baino gehiago.
🎧 Entzun podcasta
Tropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.