Kontzertuen kartelgintzaz, Alots Arregirekin

Kartelen garrantzia, kontzertu baten erakargarritasuna azpimarratzeko duten ahalmena, izan da Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakek atal honetarako aukeratu duten gaia. Alots Arregi gonbidatu dute horretaz hitz egiteko. Azkoitiko Matadeixe gune autogestionatuko kontzertuen afixak sortzen ditu Arregik. Horrez gain, Keu Agirretxea eta Ziztada & Rlantzen abesti berriak entzun eta komentatu dituzte.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

#467 Tropela.eus podcastak: 2021eko Italiako Giroa

2021ko Italiako Giroa. Ibilbidea

Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.

Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxak babestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!


Podcastera harpidetu

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Futbol isila

Futbol partidua izaten du alabak igandetan. West Side Soccer League-n apuntatu genuen eta geroztik astero izaten du partida. Alabaren taldeak “toxic blueberries” du izena, elastiko urdina baita beraiena. Goizeko zortzietan hasteko zen partida “silent game” (joko isila) izendatu zuten eta gurasoek ezin zuten ez animatu ezta gola sartzean pozik agertu ere ez. Edezoer gauza esan nahi izanez gro neskei, partidaren aurretik izan behar zuen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

068.MKpod. AURKEZPENA || LEIHOTIK MUNDURA Sergerekin (2021-04-21)

Denbora da kontzertu akustiko-elkarrizketaturik ez dugula eta faltan botatzen genuen musikariekin kontaktua. Gainera, kultura goraipatu bai, baina kulturagatik ezer gutxi egiten geundenez, saio berri bat hasi dugu: AURKEZPENAK.

Lehen gonbidatu bezela, akustikoetan izan genuen eta duela hilabete pare bat diska atera berri duen Serge musikaria izan dugu, LEIHOTIK MUNDURA diska aurkezten.

Hori bai, aurkezpen normal bat nahi ez eta diskak osorik eta lasaitasunez entzuteko beharraren erreibindikazioz, elkarrizketa hau ere lasai joan zen, eta bakarrik diskaren inguruko gaiez aritu ginen.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Serge
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Sarrera abestia: RUKULAren “Niu Xit”
Musika guztia: LEIHOTIK MUNDURA diskako abestiak.

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu