Olatz Salvadorrekin elkarrizketa, 'Aho uhal' diskoaz

Olatz Salvador izan da atal berriaren protagonista. ‘Aho uhal’ diskoa plazaratu berri du kantari donostiarrak eta horri buruz aritu da solasean Jagoba Salvador eta Eneritz Furyakekin. Horrez gain, Grises taldearen “Galdu arte” abestia eta Mursegok ‘Akelarre’ filmerako egindako musika izan dituzte hizpide, besteak beste.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen: Ekaitz Cancelari elkarrizketa

Ekaitz Cancela kazetariari elkarrizketa interesgarria egin diogu, kapitalismoak eta teknologia digitalek duten harremanaren gainean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen: Gorka Juliori elkarrizketa

Gorka Julio a.k.a. Teketen teknologia eta gizarte gaietan topatuko duzu edozein saltsetan. Software askeak eta teknologia burujabetzak gizarte eraldaketan (eta norbere bizitzarenean) duen eraginaz jardun du saio eder honetan. Denbora aurrera joan ahala hobetuz doa, amaiera arte entzun beraz 😉

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Hodeia ez da existitzen 03

Urtarrileko podcast saioan albiste esanguratsu mordoxka dugu WhatsAppen auziaz hasi eta Google-n kontratu ikusezinetaraino. Ekaitz Cancela kazetariari elkarrizketa interesgarria egin diogu ere, kapitalismoak eta teknologia digitalek duten harremanaren gainean. Eta amaitzeko, ARGIAn inteligentzia artifizialeko lehen kazetariaren gainean aritu gara ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Xabildua 1×15: Facebookeko datuak salgai daude!

– WhatsAppetik Telegramera salto egiteko bidea erraztu da. Hemendik aurrera elkarrizketak aplikazio batetik bestera eraman ahal izango dira, migrazioa errazteko.

– WhatsAppekin jarraituz, ordenagailua eta mugikorraren arteko lotura seguruagoa egiteko gure hatz marka erabiliko duela eman da jakitera. Bai eta gure aurpegia ere.

– Facebookeko profilak lapurtu eta saltzen ari dira Telegramen. Profil bakoitzaren datuengatik 20 dolar eskatzen dituzte.

– Emotet malwarea guztiz ezabatu dutela eman dute jakitera Europoletik-

– .EUS-ek 2023a bitarte jarraituko duen bidea ere aipatu dugu podcastean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

xabildua podcastakXabildua Podcast: Teknologia albisteen astekaria. Egunero, esku artean erabiltzen dugun teknologia hori hobeto ulertzeko podcasta.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Italiako politikaren antzerkia

Erroman aspalditik bizi den nazioarteko korrespontsal batek, zera esan zidan behin: “Ez saiatu inoiz Italiako politika konprenitzen. Sistema hau ulertzeko doktorego bat beharko duzu; edo, bestela, Italian denbora luzez bizi eta hemengo politikarekin mimetizatu”. Orduan, iritsi berria nintzen Erromara. Ez nuen ulertzen zergatik zen herrialde hau gobernaezina. Italian krisi politiko guztiek drama bat dirudite eta mundu amaitzen dela dirudi. Baina gehienetan egoera lehengo testuingurura itzultzen da ezer gertatu izan ez balitz bezala.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

Kaleko margolaria

P.L. Travers idazlearen Mary Poppins liburuan bada pasarte bat non Mary Poppinsek eta haurrek kalea klarionez margotzen duen artista bat aurkitzen duten. Halako batean, espaloiko irudian barrena egingo dute Mary eta umeek, eta han jostatuko dira, klarionezko mundu miragarriaren barruan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Erdibitu diren baimenak

Urtarrilaren lehenean indarrean jarri zen Hego Euskal Herrian guraso direnentzako hamaseina asteko baimenak erregulatzen dituen legea. Ika-mika piztu da, ordea: emakumeek baimen luzeagoa behar dute? Zergatik ezin da eskualdatu? Zergatik da baimena norberaren soldataren araberakoa? Zer gertatzen da bikote edo familia ez heteronormatiboekin? Horri buruz iritzia galdetu diegu Edu Portillo Najerari eta June Fernandezi. Ramoni itzuli da oporretatik eta puntua Berriako Oihana Elduaien kazetariarena da.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu