Hodeia ez da existitzen 02

Hodeia ez da existitzen saioaren bigarren atalean hilabeteko albisteez gain, Gorka Juliori egindako elkarrizketa izan dugu hizpide eta “10 Arrazoi zure Sare Sozialak ezabatzeko” liburuaren gainean aritu gara. Fikzioari eskainitako Noiz da Gero atalean, sarearen gaineko menpekotasunaz aritu gara, agian hain fikzioa ez den errealitateaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakHodeia ez da existitzen: Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Amets Arzallus – Bertso sortez bi gogoeta

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta laugarren atala Amets Arzallusen eskutik datorkigu: “bertsogintza ia erabat bat-bateko jardun gisa ulertzen den garai hauetan, bertso jarriek zer leku duten galde liteke. Zer leku duten baino gehiago, zer funtzio betetzen duten, eta funtzio horren araberako lekurik ba ote duten”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Fraternités Ouvrières-ko Gilbert: permakultura partitzea da: hobe zaborra jatea elkarrekin, bakarka ´bio´ baino"

Fraternités Ouvrières Belgikako baratze obreroaren sortzailea da Gilbert Cardon, bere emaztearekin batera eraiki zuen proiektua 70eko hamarkadan. 2020ko azaroan hil berri da Cardon eta Pello Zubiriak bere esanak ekarri dizkigu aste honetan. Sindikalista ohiaren proiektua hiri-baratze batetik harago doa, permakultura oinarri, denok ondo jatea du helburu, naturari ere jaten emanaz, eta ahalik eta lan gutxien eginaz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Baimenik? Ez, eskerrik asko

Urteko azken Berria FM saioan Galdakaora joan gara, Sormene sortzaileen plazan dagoen giroa arnastera. Bertan, J Martinako Kattalin Barcenarekin, Kai Nakaiekin eta Haizea eta Ningrarekin egin dugu solasaldia: zer den gazte eta euskaldun gisa sortzea, zer emakume bezala oholtza hartzea, zein garrantzia duen reggetoia, trapa, rapa eta hip hopa feminismotik kantatzea… Eremu librean dantzan arituko da Lohitzune eta Amaia Igartuarena da puntua.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Ikuspegi dekolonialetik ere salagarria da Black Friday izeneko kontsumo-orgia

Black Friday-rik ez litzateke bezperan ez balitz amerikarrek ospatzen duten Thanksgiving edo Esker Emate Egunik. Kapitalismoak bizirauteko ezinbestekoa duen muturreko kontsumoaren egun horri begiratzeaz gain, bezperakoari ere so egitea inportantea da. Ofizialki kolonoen eta amerindiarren arteko senidetasuna markatzeko unea baldin bada, errealitatean, bertako autoktonoen genozidioaren adibide historikoa dugu. Historia horren berri ematen dabiltza autoktonoak, Esker Emate Eguna 1970az geroztik Doluaren Eguna izendaturik. Europar zuri gisa ezagutu beharreko historia.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Oihana Bartra – BERTSGOL

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta hirugarren atala Oihana Bartraren eskutik datorkigu… beno, eskutik edo oinetik. Gauza totxoez hitz egitera dator santutxuarra: FUTBOLA eta BERTSOLARITZA. Horrela, hizki larriz.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

MakarrizketakMakarrizketak: Bertsolari aldizkaria, hedabide espezializatu eta nazionala. Paperean 1991etik, sarean 1999tik, eta uhinetan atzo goizetik. Makarrizketak – bertsolarien bakarrizketak.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Ahotseneaz hizketan Miren Narbaizarekin

Miren Narbaiza musikari eta Ahotseneako koordinatzailea izan da atal honetako gonbidatu nagusia. Amaitu berri den Durangoko Azokaren ezohiko ekitalditik ateratako ondorioez luze eta zabal mintzatu da. Horrez gain, Mikel Iraetaren eta Rafa Ruedaren lan berriak hizpide izan dituzte Jagoba Salvador eta Eneritz Furyak esatariek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Dunbala podcastakBerria | Dunbala: Badok ataria lemazain duela, euskal musikari begiratua ematen dio Dunbala ’podcast’-ak, Eneritz Furyak eta Jagoba Salvadorren gidaritzapean. Batzuetan azken argitalpenen eta kontzertuen amuari kosk egin eta gaur-gaurko albisteei irakurraldi berri bat eman, eta bestetan, euskal musikaren DNA osatu duten riff, lelo, irudi eta melodien bidez, iragana da gogora dakarrena. Itsaso zabal horretako doinu ezagun gogoangarriek eta oraindik ezezagun eta berri zaizkigunek gidatuko dute saioa.

 

 

Podcastera harpidetu

Hazien liburutegia

Vivien Sansour ameslaria izan da beti. Betleem ondoan dagoen Beit Bala herrian jaio zen, eta, txikitan, olibondoen atzean ezkutatzea gustatzen zitzaion. Gurasoek Gazara eramaten zuten gaztetan; itsasoaz gozatzeko ezinbesteko helmuga zen familia palestinarrentzat. Vivienek gustuko zuen Gazako hondartzetako harea etxera eramatea. Kristalezko bote txikietan sartzen zuen, eta, gero, mahai gainera bota eta koloreztatu egiten zuen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu