Louise Michel

“Kaixo, Pia. Zuri buruz irakurri du hedabideetan. Pertsona ikaragarria dirudizu. Erresuma Batuko artista bat naiz, migrazioaren krisiaren inguruan hainbat artelan egin ditut eta ezin dut dirua niretzat gorde. Irabazitakoa erabil dezakezu ontzi berri bat erosteko?” Horrela aurkeztu zitzaion Banksy grafitigilea Pia Klemp ekintzaileari. Hartu dirua eta erabil ezazu Mediterraneoan bizitzak salbatzeko. Nola erreakziona dezake edozein pertsonak halako mezu bati? Txantxa bat dela pentsatu edo lanari ekin. Piak bigarrena aukeratu zuen eta emaitza azken egunetan ezagutu dugu: Louise Michel izena du salbamendu ontzi berriak.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

 

 

Podcastera harpidetu

#407 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 10. etapa

Sam Bennettek (DQT) lortu du azkenean etapa garaipena

Haizeak tropelean urduritasuna eragin badu ere, ez du atzerapen nabarmenik eragin sailkapen nagusikoen artean 2020ko Frantziako Tourreko 10. etapa honetan. Etapa, aldiz, esprintean erabaki da eta azkenean Sam Bennettek (DQT) lortu du garaipena. Interesgarri jarri da maillot berdearen inguruko lehia, baita Tropelako “Azkarretan azkarrenak” multzoko lehia. Hori eta hurrengo 11. etapak eman dezakeena podcast honetan biltzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso).


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Hamabostaldia Mexikon

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

GisĆØle Halimi, Burgosko prozesura lekuko ekarri genuen abokatu menderakaitz hura

Duela mende erdi, 1970eko abenduan, Burgosko Auziak sekulako indarra eman zion Euskal Herriaren alde eta Francoren diktaduraren kontra ETAk piztutako borrokari. Europako agenda politikoan sartu zuen euskal auzia, tartean uztailaren 28an 93 urterekin hil den GisĆØle Halimi abokatuaren lanari esker. Aitzindaria izan da defenditzen Magrebeko askapen gerran eroritakoak, kolonialistek torturatuak, abortua egindako emakume kriminalizatuak…

šŸŽ§ Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

056.MKpod. SOLASALDIA || SMH – AITA MARI (1) Amaia eta Izaskun (2020-09-01)

Bolondresak miresten ditugu… baina bereziki miresgarriak dira, jendea erreskatatzearren lan egiten duten bolondresak.

Hilabete hontan, hainbeste bizitza salbatu dituen AITA MARI erreskate ontzian egon gara, SALVAMENTO MARƍTIMO HUMANITARIO ONGa ezagutzen eta Vial errefusiatu kanpamenduko proiektuaz gehiago ikasten.

Hona SMHko Amaia (juntakide eta lurreko bolondres) eta Izaskun (herizain eta Quios-eko klinikako arduradun) bolondresekin izan genuen solasaldia.

Informazio gehiago: www.smh.eus

FITXA TEKNIKOA:
Solaskidea: Izaskun eta Amaia
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Makƶki
Edizioa: Txusta

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
YouTube: Labur.eus/MKtube
Telegram: Labur.eus/MKtele
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

#406 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 9. etapa

Pogacarrek (UAD) mendian izan ezik helmugetan ere azkarra dela erakutsiz Tourreko 9. etapa irabazi du

Gazteak indartsu datozela kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) 2020ko Frantziako Tourreko 9. etapa honetan. Etapa garailea Pogacar (UAD) izan bada ere, urte berekoa den Hirschi (SUN) gazteak ere indartsu dela erakutsita 90km bakarrean egin ditu eta hirugarren sailkatu da. Mikel Landa (TBM) bikain indartsuenen alboan eta Adam Yatesek (MTS) denbora galduta, lider jarri da Roglic (TJV) Jumboko taldeburua.


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#405 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 8. etapa

Peters (ALM) izan da ihesaldian sartu eta bakarrik helmugaratuta 8. etapa poltsikoratzeko

“Besteak” multzoan %1,5ak bakarrik duen Peters (ALM) txirrindulari frantsesak eraman du gaurko Pirinioetako lehen etapa. Zakarin (CPT) ihesaldiko txirrindularirik indartsuena izan zitekeela pentsatu badugu ere, maldak jaisteko baldartasunak, etapa garaipenetik kanpo utzi du.

Hautagai nagusien artean Jumbok Dumoulin (TJV) lanean jarri eta sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu da. Lider aldaketarik ez eta Adam Yatesek (MTS) jarraituko du horiz, baina ezin ahaztu hautagai nagusien artean Pinotek (FDJ) txakalaldi edo ezintasunagatik sailkapen nagusiaren lehiatik kanpo geratu dela.

Etapak emandakoaren inguruko podcast hau Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean entzun ahalko duzue, baita 9. etaparen aurre analisia ere.


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#404 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 7. etapa

Bigarren etapa garaipena Van Aertek (TJV)

Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa.

Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu baita bere bigarren etapa garaipena lortuz, Jumboren hirugarrena. Saganek maillot berdea eskuratzearekin konformatu beharrean suertatu da gaurkoan Bennett atzean utzita berriro ere buruan jarri baita.

Gaurko etapan emandakoa eta biharko 7. etapak eman dezakeenaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik hemen duzue gure podcasta.


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#403 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 6. etapa

Lutsenko (AST) garaile Tourreko 6. etapan

2020ko Frantziako Tourreko 6. etapan, ihesaldiak aurrera egiteko aukera izan du. Yates-en (MTS) taldea izan da tropelaren buruan lider berria izanik lanean, eta ahal erabaki dute. Mugimendurik ez faboritoei dagokienez, eta aurrean, Lutsenko (AST) nagusi. Tropelan %13-a gustura puntuak batzeko aukera izan dutelako aurreko lehiaketatan ez bezala. Hau eta 7. etapak eman dezakeenaren inguruko irakurketa entzungai duzue podcast honetan, Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#402 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa ā€“ 5. etapa

Van Aertek (TJV) lortu du Tourreko 5. etapa poltsikoratzea

Gidoia jarraituz, gaurko Frantziako Tourreko 5. etapa esprintean amaitu da nahiz eta zenbait gizon azkar, Colbrelli (TBM) kasu, bidean geratu diren. Askatasuna emanda, Roglic eta Dumoulinen (TJV) taldekide belgikarrak indartsu dagoela erakutsi du eta etapa garaipena lortu du. Bi erreskadan horrenbestez Jumbok bereganatutako etapak. Lider aldaketa ere izan da sorpresaz. Hau guztia eta 6. etapan espero dezakeguna podcast honetan duzue entzungai Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean.


Podcastera harpidetu

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu