Quarantazortzi S01 E01

Buona sera, euskal italofilook! Gioia handiz komunikatzen dizuegu gure podcasta ezziratu dugula, eta hilabeteroko puntata hemen entzuteko aukera izango duzuela hemendik aurrera.

Lehen saio honetan eduki hauek landu ditugu:

  • Manifestu fundazionala.
  • Podcastaren izenburuaren azalpena.
  • Historiaren txokoa: 1848ko iraultzak Italietan.
  • Elkarrizketa: Sardinen Mugimenduari buruz hizketan Markel Ruiz politologoarekin.
  • Irakurriamo: Den-dena nahi dugu (Katakrak, 2019) eta Sandro Penna, bilduma bat (EFI&Farmazia Beltza, 2019) liburuen gomendioak.

Buon appetito!

Baldasare Verazzi, Episodio delle cinque giornate

Iturria: https://it.wikipedia.org/wiki/Cinque_giornate_di_Milano#/media/File:Episodio_delle_cinque_giornate_(Baldassare_Verazzi).jpg 

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

Mundua salbatzeko bixkotxak

Greta Thumberg-en olatuak gogor jo du hemen, gaztetxoak oso arduratuta daude naturarekin. Bederatzi urteko alaba ekologista egin zaigu, eta barazki-jalea. Ekintzailea ere egin da. Aurreko asteburuan bixkotxak egin zituzten eta horiek saltzen egon ziren 72. kaleko metro geltokiko parketxoan. Gaileta bat, dolar bat. Dirua Australiara bidali nahi zuten, hango fauna berrizten laguntzeko.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

Navarra Sumaren oldarraldi eskuindarra Iruñean

Navarra Sumak gogor ekin dio atzeraldiari, ez dago ia atzerapausorik ematen ez duen asterik. Batean euskararen ordenantzak direla, bestean mugikortasuna edo hirigintza, eta hurrengoan sanferminetako txupinazoa, udal karguen dietak edo haur eskolak. Kontraerreformaren unea da: udal agintearen makina gelan tente, galdara ikatzez betetzea agindu du Enrique Mayak eta ozen jaurti du: “Goazen iraganera!”.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu