S2-E7- Software askea hezkuntzan II, Josune Gereka

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak  Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Josune Gereka, Ikastolen Elkarteko kideari. Gereka EKI proiektuaren arduraduna da.

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Elkanoren filma eta konkistaren zuriketa

Elkanoren mundu biraren urteurrena ari da zeresana ematen, ez soilik Euskal Herrian, Filipinetara begira jarri gara Axier Lopez ARGIAko kazetariarekin.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Aldundiak, EiTBk eta Espainiako Gobernuak diruz lagundutako Elkanoren mundu birari buruzko filma Filipinetan ez dela ongi etorria salatzen ari dira milaka lagun. Elkano eta Magallaesen espedizio armatuak Espainiako kolonialismoaren lehen mugarria ezarri zuen Filipinetan. Hango herritarrek ez dute ahaztu, umeentzako animaziozko filmaz mozorrotu badute ere.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

Bortxak zeharkatuta

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela eta, bortxakeria horren ondorioez eta aurre egiteko estrategiaz arituko gara. Horretarako, Josebe Iturrioz irakasle eta militante feminista, eta Maite Asensio Lozano eta Oihana Elduaien Uranga BERRIAko kazetariak izan ditugu gurekin.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Berria FMBerria | Berria FM: BERRIA egunkariaren podcast feminista da Berria FM. Puri-purian dauden gaiei genero ikuspegitik heltzeko espazioa. Bi astetik behin, asteazkenetan patxadaz landuko dira gaiak, baina zorroztasunik ez zaio falta podcastari. Izan ere, saioa Maider Galardi F. Agirre kazetariak gidatuko badu ere, hainbat kolaboratzailek eta BERRIAko beste zenbait langilek ere parte hartuko dute bertan. Ahots askotako podcast feminista, horixe da Berria FM.

 

 

Podcastera harpidetu

Azaroaren 29ko "Black Friday" Amazonen ostiral beltz bihurtu nahi dute Frantzian

Eguberriak gainean ditugu eta baita aurtengo “Black Friday” eguna ere, multinazionalek hala erabakita azaroaren 29an hasiko da eguberrietako kontsumo eroa. Frantzian protesta eguna deitu du Attac mugimendu altermundistak eta Amazon jarri dute jomugan, ostirala beste zentzu batean belztu nahi diote multinazionalari.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

#20 – Rafa Rueda – Akorde minor baten ostean

Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari baitaramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetariko batda mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustoko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi duzu?

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Hans Haacke

Hans Haacke 83 urteko artista kontzeptualaren atzera begiratua ikustera joan naiz New Museum-era. 33 urte zen Estatu Batuetan erakusketarik egiten ez zuela. Ikusmin handia piztu du artista aleman newyorktarraren bildumak. Museoko solairu guztiak hartzen zituen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

#20.- Rafa Rueda: Akorde minor baten ostean

Bizitzaren pentagraman akorde minor baten ostean maiorra etorri liteke. Edo beste minor bat gehiago, agian. Rafa Ruedak (Mungia, 1972) ondotxo daki hori, urte ugari bait daramatza musikaren oihanean bizitzen. Abeslaria, ekoizlea, eta Euskal Herriko gitarrista finenetako bat da mungiarra. PiLT metal talde ospetsua sortu zuen 1992an eta bakarka diskografia oparoa osatu du azken hamarkadetan. Ez da saski bakarreko sagarra, eta hainbat musika estilo landu ditu; besteak beste, metala, folka, popa edo elektronika, baina, berak ez du sailkapenen neurrietan sartzea gustuko. Orain Mungiako bere etxeko sotoan eraiki du estudioa. Bertan igarotzen ditu orduak musika egiten, doinuekin eta testurekin jolasean. Etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi duzu?

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

Glovoko langileak greban

Glovoko langileak greban

Gasteizko Glovoko langileak grebara doaz. Motxila horiko langile prekarizatuek beren lana gelditzea erabaki dute —enpresak 2,5 eurotik euro bakar batera jaitsi du komisio minimoa—. Erabakia beste enpresa baten langileei, Deliverooko enpresako ia 100 langileri, langile izaera eta ez autonomoena aitortu dio.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 02×01

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

S2-E6 – Suizidioa, isiltasuna hiltzailea da

Atal honetan gai tabu bat jarri dugu mahai gainean: suizidioa. Egoera larria bezain delikatua da eta garrantzitsua da tratamendu egoki bat ematea, bizitzak daude arriskuan. Suizidioak mindutako pertsonen elkartea da Biziraun eta bertako bi kidek, Nora Gorosabel eta Agustin Erkiziak, beren esperientziak konpartitu dituzte gurekin.
Gaia profesionalki lantzen duen Jakobe Batanero psikologo psikoterapeutak eman dizkigu argibideak.

Jarri kaskoak eta sakatu play!

Harpidetu eta babestu proiektua!
http://patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

S2-E6- Software askea hezkuntzan, Iñigo Gebara

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak  Microsoft eta Google-ekin lan egingo duela iragarri ostean, eskoletan burujabetza teknologikoa landu daitekeen itaundu diogu Iñigo Gebara, Hezkuntzan ere Librezale taldeko kideari.

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu