S1-E4 – Bereterretxen heriotza

XV. mendean Euskal Herria anai-arreben arteko gerra batean itota zebilen: agramondarren eta beaumontarren artekoa. Baita Zuberoan ere. Baxenafarroko zenbait familiak botere handia zuten Donibane Garazin eta Baionan, eta Luxe eta Beaumont leinuen aliantzari esker beste plaza bat eskuratu zuten: Maulekoa.

1440. urtean Luis II. Beaumontekoa izendatu zuten Mauleko gazteluzain… Larraineko Erramun Bereterretx zaldun agramondarraren kalterako.

Oraindik ere bere heriotzaren inguruan jarraitzen dugu abesten.

Harpidetu zure audio plataforman!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Euskal GaizkileakZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

 

 

Podcastera harpidetu

S2-E4- Gamifikazioa praktikara eraman: Andoni Sanz

Lehen denboraldian landu genuen gamifikazioa, eta azaldu genizuen zer den. Baina gauza bat da teoria eta beste bat praktika. Nola aplikatu gamifikazioa ikasgelan? Zertarako erabili ikasgelako egunerokoan? Irakasle batek bidali digun kezka bati tiraka Zornotzako Lanbide Heziketako irakasle Andoni Sanz gonbidatu dugu gaiaz hitz egitera. Gamifikazioan eskarmentu handia duen irakaslea da eta zirt edo zart azalduko digu bere esperientzia. Aurrera!

Hezkuntzako aplikazioak, gamifikazioa gauzatzeko
Kahoot!
Classdojo
Minecraft Education Edition

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

Harpidetu Patreonen eta babestu gure proiektua!
https://www.patreon.com/zuzeupod

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu

Geopolitikak zanpatu ditu Kurduak: AEB ez, Errusia da orain nagusi ekialde hurbilean

Geopolitikaz aritu gara aste honetako Net Hurbil saioan Pello Zubiriarekin. Zehazki, AEB Siriaren menpeko Kurdistanetik atera eta Turkia sartu izanaren atzean dagoena ekarri dugu mahai gainera. Munduko potentzia handienen xake partidan buru belarri dabiltza Erdogan, Putin, Assad eta Trump, eta inor ez da galtzaile aterako, baina oreka berriak lortu beharko dira.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakARGIAren podcastak: ARGIAk astero kaleratuko ditu podcastak astekarian lantzen diren gaien inguruan.

 

 

Podcastera harpidetu

MKpod. SOLASALDIA || ATAUN OF THE DEAD trilogia (2019-09-25)

Marruma Kulturalak 2019ko ZINEMALDI ALTERNATIBOAN hartu zuen parte ATAUN OF THE DEAD trilogia proiektatuz.
Jarraian, trilogia posible egin zuten Katihotsakeko Beñat eta Jaionerekin izandako solasaldia entzungai.

FITXA TEKNIKOA:
Solaskideak: Beñat eta Jaione
Hizlaria/grabaketa/muntaia: Maköki
Edizioa: Txusta

______________________
MK sarean:
Facebook: Labur.eus/MKface
Instagram: Labur.eus/MKinsta
Telegram APPan: “Marruma Kulturalak”
Saio guztiak entzuteko: Labur.eus/MKpod
Emailez kontaktatzeko: marrumakulturalak@gmail.com

On egin!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakMarruma Kulturala | MK – Akustikoak: MARRUMA KULTURALAK, Donostiako Marruma elkartean igandeetan egingo ditugun igande kulturalei izen ematen dion proiektua da. Kultura alroan herriari proiektu berriak jakinarazteko plataforma izango dena.

AKUSTIKOAK sailean, musika taldeak emango ditugu ezagutzera: elkarrizketa eta kontzertu akustikoa tartekatuz, taldeetara gerturatuko gara.

 

 

Podcastera harpidetu

Haloween

Halloween da beharbada New Yorkeko jairik bereziena. Egun polita da, egia esan. Urriaren azken egunean, arratsaldez, jendea kalera ateratzen da mozorroturik, umeak etxerik etxe dabiltza balde bat eskuan goxokiak jasotzen,” trick or treat” hura esanda. Atariak ere apainduak egoten dira horretarako, munstro, mamu eta amaraunekin. Ikusgarri atontzen dituzte batzuk, kaleak ere ixten dituzte horretarako.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu

#17 – Izaro Andrés – Limoiari kosk!

Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du ‘Invierno a la vista’ 2020ko urtarrilean kaleratuko duen ‘Limones en invierno’ diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.

Support the show

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Barruan Gaude: Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

 

 

Podcastera harpidetu

FaceApp

FaceApp

Udako zirauna bihurtu da aurpegia zahartzeko eta itxuraldatzeko aukera ematen duen FaceApp aplikazioa. Erabiliko zenuten akaso edo behin baino gehiagotan iritsiko zitzaizuen lagunen batek eginiko zahartze algoritmikoa. Bada jakin ezazue argazki horren eta atxikita dituen datu biometrikoen jabe egin dituzuela aplikazio horren jabeak.

Programa osoa entzun hemen: Gramofonoa 02×01

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu

S2-E3 – Zuen jaia amaitu da

Atal honetan generoak baldintzatutako botere harremanak aztertuko ditugu emakume eta gizon gazte banaren ikuspegitik. Amaia Oulad eta Ander Murua Donostiako Piratetako kideek zintzotasunez konpartitu dituzte bataren ahalduntze eta bestearen pribilegioak.  

Donostiako Aste Nagusiko abuztuaren 14an Piratek erantzun irmoa eman zioten bezperan -eta aurreko egunetan- gertatutako sexu erasoei. Egun hura gogoratu dugu salatzearen -judizialki edo ez- garrantziaz hausnartzeko.

Patricia Martinez de Musitu Bilboko Ertzain-etxeko Ikerketa arduradunak eta Pilar Ibazeta Donostiako Udaleko genero indarkeriaren programako arduradunak ere parte hartu dute erreportajean. 

Jarri kaskoak eta sakatu play!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | Bipareta: Astero bi gai landuko dituen mahai-ingurua da Arrate Hernandezek zuzentzen duen Bipareta. ZuZeuko erredakzioak aukeratutako gai batekin joko diogu lehen hormari, eta bigarrenean kanpoko erredakzio batetik datorren kazetari gonbidatuak ekarriko du mintzagaia. Zu ere bi pareten artean sartzeko prest?

 

 

Podcastera harpidetu

S1-E3 – Muatzeko desgrazia

Gipuzkoan garroteaz heriotzera kondenatu zuten azken gizasemearen istorioa kontatzen du honako kapituluak. Azpeitiko plazan akabatu zuten Joxe Tejeria, bere emaztearen eta alabaren aurrean. Juan Mari Zubizarreta, Azkoitiko Etxeberritxo baserrian jaiotako bertsolaria ere bertan zen. Eta gizon haren desgraziaz bertsoak idatzi zituen, gaurdaino iritsi zaizkigunak, eta Rafa Ruedak bikainki abestu dituenak kapitulu hontarako espreski. Aiako Muatze baserrian gertatu zen dena, eta herrian zauri sakona utzi zuen, gaur ere irauten duena. Heriotzak uzten duen lorratzari segi eta kaskoak jarri orduko oraintxe bertan kontatuko dizuguna.

Harpidetu zure audio plataforman!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

Euskal GaizkileakZuZeu Podcast | Euskal Gaizkileak: Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia.

 

 

Podcastera harpidetu

S2-E3 – Ikasleen komunikazio gaitasunaz, Aitor Uriondo

Aste hontan komunikazio gaitasuna izango dugu hizpide. Gaur egun irakasle askok dute beren ikasleen gaitasun komunikatiboa lantzeko beharra. Nola hitz egin jendaurrean, nola azaldu ideiak eta landu kontzeptuak? Ba ote da gaitasun komunikatiboa lantzeko tresna edo metodologiarik? Noski baietz, Maite Goñik Axular Lizeoko Aitor Uriondorekin hitz egin du, beraien esperientziak zurekin partekatu eta gai honen inguruan sakontzeko. Aurrera!

Bidali zure galdera
10 minututan Telegram:
https://t.me/hamarminututan

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakZuZeu Podcast | 10 minututan: 10 minututan gauza asko egin daitezke. Maite Goñik zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dituen hariari tirako diogu baina. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera. Ba al dituzu 10 minutu?

 

 

Podcastera harpidetu