#342 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Gaur abiatuko da 2019ko Frantziako Tourra eta ezustean garailea Teunissen (TJV) izan da, Groenewegenen (TJV) esprint bideratzailea. Tropelean eroriko bat izan da eta Jumboko esprinterra jokoz kanpo geratu denez, Teunissen gauza izan da photo finishean bada ere Saganen (BOH) aurretik helmugaratu eta, etapaz gain, maillot horia lortzeko.

Protagonisten artean Van Avermaet (CCC) eta Rossetto (COF) aipatzea lehenak mendiko maillota eskuratu baitu eta bigarrenak azken kilometroetan ia 2 minutuko errentaz aurrera egitea lortu baitu.

Gaurko etapan kaltetu nagusien artean Fuglsang (AST) aurkitzen da 17kmren faltan erorikoa izan baitu. Odolez ikusi dugu baina badirudi, oraingoz behintzat, jarraitzeko moduan izango dela.

Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizaso (@elizaso) Tour honetako lehen mini podcast honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Kapitaina, nire kapitaina

Duela urtebete Maltan ezagutu nuen Carola Rackete. Uztaila zen, eta izugarrizko beroa egiten zuen Mediterraneoko uhartean. Sea Watch gobernuz kanpoko erakunde alemaniarrak bi kazetari onartu zituen haiekin erreskate misio bat jarraitzeko, eta gu aukeratu gintuzten.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | Zaitun: Zerutik begiratuta, tanto berdeak dirudite. Olibondoak Mediterraneoko paisaia, Italiatik Palestinara, janzten duten milurteko zuhaitzak dira. “Gure arbolek hitz egingo balute…”, esan zidan behin emakume palestinar batek. Historiaren testigu mutuak direla pentsatuko dute askok, baina haien fruituek, olibek, hizkuntza unibertsala hitz egiten dute. Horregatik, Zaitun deitu diogu Podcast honi. Oliba esateko arabierara jo dugu, erroetara. Bi astetik behin Mediterraneoko txoko desberdinetako kontuak hurbilduko dizkizuegu. Istorio batzuk, Italiako nondik-norako politikoei buruz. Beste batzuk, berriz, ahanzturara kondenatuak diruditen errefuxiatuen inguruan. Denak oliba zukuaren gustu fresko eta, zergatik ez, mikatzarekin.

Podcastera harpidetu

#341 Tropela.eus podcastak: 2019ko Frantziako Tourra

Imanol Llucia (@imanolllucia), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) elkartu dira denboraldiko lasterketarik garrantzitsuenaren podcasta grabatzeko: Frantziako Tourra.

Hirukoteak 106. edizioa izango den ibilbideari errepaso bat ematen diote, lasterketaren inguruan jakin beharreko gauzarik garrantzitsuenak aipatzen dituzte, eta bereziki Tropelako multzoen azterketa zehatza egiten dute. Seguru kinielak prestatzeko lagungarri egiten zaizuela!

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Lucciola, lucciola

Ilunabarra New Yorken gorrizta izaten da ekainean, eta hiriko eraikin luzeak laranja kolorez margotzen ditu une batez. Kaleak zuzenak direnez, urrunetik ikusi ahal da eguzkia sartzen. Hudson River ibaiaren atzealdean ezkutatzen da, New Jersey-n. Egunez bero egiten du, sargori, baina iluntzean goxatu egiten du eguratsak eta une atsegina izaten da paseorako. Ibai ertzera joan gara ilunbista ikustera. Manhattan goitik behera zeharkatzen duen autobidearen azpitik igarota. Etxera bueltan gentozela, hantxe, autopistaren bazterrean, zerbait magikoa gertatu zaigu. Zelaitxo bat ipurtargiz beteta zegoen, dirdira egiten zuten, txandaka, bata besteari erantzunez edo, ohi duten moduan. Argitxoek olatuak sortzen zituzten, antzinako sinfonia bati jarraituz bezala. Nola izan liteke zortzi milioi biztanleko ziutate batean hainbeste ipurtargi egotea, autobideko autoen zaratari jaramonik egin gabe? Halako gauzak ditu hiri honek. Gogorra da, latza, baina opari ederrak ematen ere badaki, gutxien espero duzunean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBerria | New Yorkeko munduak: Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

 

 

Podcastera harpidetu