#307 Tropela.eus podcastak: 2019ko Strade Bianche

Urteko estraineko podcast honetan Imanol Llucia (@imanolllucia), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) aritu dira solasean denboraldiko eta Tropelan estrainekoz izango den Strade Bianche, emakumezko eta gizonezkoen, klasikoen analisia egiten. Emakume eta gizonezkoen lasterketak berdintasunez tratatzeko aldarria egiteaz gain, kinielei errepasoa egiten diete. Ahaztu gabe webgune berria duela Tropelak martxan, nahiz eta oraindik guztiz amaituta ez dagoen.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

Baskonia Zainetan 1×06

Aste honetan…
Erreginaren Kopa oro har eta Araskiren paperrari buruzko gogoetak
Araskiren partida laburbilduta Xabier de La Fuente eta Josean Aldaluren ahotsetan
Ritxi Guerraren gogoeta
Baskonia ere aztertu dugu solasaldian Urbix eta Beñat Zarrabeitiarekin
Eta bukatzeko Araberriren egoera aztertu dugu Ibai Ruiz de Aretxabaletarekin

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakBaskonia zainetan: Saskibaloia Euskaraz bizi nahi? Saskibaloia oro ar, Baskonia, Araski eta Araberri buruzko podcasta.

Podcastera harpidetu

Gramofonoa 01×03 – ikus-entzunezko kontsumoan aldaketak, El pirata és el meu amic, Japoniak beren azpiegituren segurtasuna ziurtatzeko inkesta aktiboa, faltsutze sakonaren arazoak, teknologiak dakartzan aldaketa azkarrak eta parte hartze digita

Saio honetan, ikus-entzunezko kontsumoan aldaketak, El pirata és el meu amic, Japoniak beren azpiegituren segurtasuna ziurtatzeko inkesta aktiboa, faltsutze sakonaren arazoak, teknologiak dakartzan aldaketa azkarrak eta parte hartze digitalari buruz aritu gara.

Irudia: https://pixabay.com/photos/gothic-goth-steampunk-fantasy-3674684/

Fondoko musika: https://hatxe.bandcamp.com/ (Hatxe – Astoazkena Oscarrekin)

Itxiera musika: https://pelax.bandcamp.com/album/cowboys-orchestra-saioak ( Pelax – Gauza guztien Gainetik)

Oharra: saioa beste irratietan, webguneetan edo zerbitzuetan erabili nahi baduzu, lasai erabili, librea da eta, baina asko gustatuko litzaiguke jakitea non entzuten den.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakGramofonoa | etzi.pm: Etzi izan nahi duguna gaur eztabaidatzeko tresna Itsas nabigazioaren oinarrietako bat beti izan da aurreikuspenak egin eta ezezagunak diren itsas bideetan barrena nabigatzea, batzuetan aberastasunak, lurralde edo bide berriak aurkitu asmoz eta beste askotan ezezaguna zaigun horretan etorkizun hobeak bilatu eta eraikitzeko. Gaur egun ordea, dena ezaguna dela iruditzen zaigun garai hauetan, zeinetan batzuk ia historiaren amaiera aldarrikatu duten, etorkizun hobe edo ezberdinen bila ekiteko grina lausotu zaigu, eta horrekin batera etorkizuna helburu, aurreikuspenak egiteko gaitasuna. etzi.pm etorkizunak eraikitzeko bidean nabigatzeko tresna izateko asmoarekin jaio zen eta gramofonoa, teknologia eta jendarte gaiak uztartuz, etorkizun horiek hedatzeko.

 

Podcastera harpidetu