#209 Tropela.eus podcastak: 2017ko Donostiako Klasikoa

Podcast hau Iban Hernandezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatu dute. Bertan aurtengo ibilbidea luzeagoa (231km) eta mendate puntuagarriago gehiago baditu ere, azken edizioetakoa bezalakoa dela diote. Kinielari ere errepasoa ematen diote, baina oraindik zerrenda behin-behinekoa denez, izen propioak baino kinielak egiteko irizpideak ematen dituzte.

Argazkia: Tim de Waele

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

24. Erreleboa| Froome, Tourreko olinpotik gertuago*****

https://erreleboka.files.wordpress.com/2017/07/2017-07-23t180810z_378312382_rc1f63e47820_rtrmadp_3_cycling-france-1.jpg

C’est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain […]

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakErreleboka podcastak: txirrindularitzaren inguruko euskarazko podcastak dira. 2017an hasitako proiektuak dagoeneko 20 podcastetik gora argitaratu ditu.

Podcastera harpidetu

#208 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren.

Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregulartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak eraman du, gazteena Simon Yatesek (ORS) eta taldekakoa SKY taldeak.

Euskaldunei dagokionez lehena Mikel Landa (SKY) izan da, podiumetik segundo bakarrera geratu dena.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#207 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan sailkapen nagusiko lehen hiru postuak erabakitzeko zeuden, nahiz eta Froomek (SKY) alde zuen erlojupekoa, hiruak 29 segundoren barruan zeuden. Azkenean Froomek ez du hutsik egin eta aurtengo Tourra ere irabaziko du. Baina Bardetek (ALM) gain behera egin du eta bigarren postua galtzeko zoriaz izateaz gain, ia podiumetik kanpo geratu da. Segundo bakar bat izan du alde Mikel Landaren (SKY) kaltetan. Murgiarrak erlojupeko ona eginda podiumerako atarian geratu da. Azpi-txapelduna Uran (CDT) izango da.

Bodnar (BOH) izan da garailea eta bere taldearentzan bigarren etapa garaipena izan dela kontatzen digu Egoitzek.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#206 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan gaur ihesaldiak 10 minututik gorako errentarekin iritsi dela kontatzen digu esprinterren taldeek lanik egin ez dutelako. Hala eta guztiz ere, hauen artean aurrera eginda gizon azkar bat nagusitu da, Boasson Hagen (DDD). Biharko bakarkako erlojupekoaren bezperan aldaketarik ez sailkapen nagusian eta Froome (SKY) da lider.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

23. Erreleboa| Oreka nagusi Tourreko mendietan*****

https://erreleboka.files.wordpress.com/2017/07/d5a_2763.jpeg

Azken txanpan da Frantziako Tourra. Bukatu dira goi-mendiko etapak, eta, oro har, aho zapore mikatza utzi dute zaleengan. Izan ere, oilarren gehiegizko zuhurtzia medio, ikuskizuna espero baina apalagoa izan da. Orain minutu erdiaren bueltan daude Froome liderra, Romain Bardet eta Rigoberto Uran, beraz, Marseillako 22 kilometroko erlojupekoan erabakiko da maillot horiaren lehia. Podcast honetan goi-mendiko […]

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakErreleboka podcastak: txirrindularitzaren inguruko euskarazko podcastak dira. 2017an hasitako proiektuak dagoeneko 20 podcastetik gora argitaratu ditu.

Podcastera harpidetu

#205 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 18. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola beste behin Sunweb taldeak etapa garaipena lortu duela Barguilekin. Frantziarrak mendiko maillota ere bereganatu du Tour honetan. Sailkapen nagusian Aru (AST) izan da denbora galdu duena Mikel Landaren (SKY) mesedetan. Froomek (SKY) jarraitzen du lider larunbateko erlojupekoan erabakiko den Tour honetan.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#204 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 17. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko indartsuena Roglic (TLJ) izan den eta faboritoen artean indartsuen Froome (SKY), Mikel Landa (SKY), Bardet (ALM) eta Uran (CDT) izan direla kontatzen du. Kittelek (QST) etxerako bidea hartu behar izan du erori ondoren eta orain Matthews (SUN) da lider berria erregulartasunaren sailkapenean.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#203 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 16. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 16. etaparen mini podcast hau prestatzeaz. Etapa lasaia behar zuenak interesgarri suertatu da izan ere Sunweb taldeak lasterketa hankaz gora jarri du eta bere esprinterrak, Matthewsek (SUN), maillot berdearen lehian puntuak biltzeaz gain, etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ere aldaketak izan dira azken kilometroetan sortutako haize babesen ondorioz.

Egoitzek gogora ekartzen du nola Tropela Elkarteak 4 urtetan OCETArekin elkarlanean aritu ondoren harremanak eten egin direla.

🎧 Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

Podcastera harpidetu

#202 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 15. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 15. etapako mini podcast hau grabatzeaz. Bertan erdi mailako mendateak zituen etapan izandako gorabeherak kontatzen ditu: Froomen (SKY) matxura, AG2R taldearen saiakera, Quintanaren (MOV) ezina, Barguilen (SUN) joa mendiko puntuak jasotzeko, baita taldekide den Matthewsena (SUN) ere maillot berdearen lehian,… eta nola ez, Mollemaren (TFS) erasoa eta etapa garaipena.