#29 Tropela.net podcastak: Tourreko 7. etaparen kronika

Egoitz Lizasok (@elizaso) 7. etaparen kronika egiten du podcast honetan. Atzokoan Sky taldeak lan bikaina azpimarratzen bagenuen ere Boasson Hagenen garaipena ahalbideratzen, gaurkoan gerta zekiokeen gauzarik okerrena gertatu zaio: Wigginsek eroriko baten ondorioz min hartu eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Gaurko esprintean garaipena Cavendishek lortu du Petacchi eta Greipelen aurretik. Euskaldunen artean Pablo Urtasun ihesaldian sartu izana azpimarratzen dugu.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#28 Tropela.net podcastak: Tourreko 6. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 6. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Sky taldearen lan bikaina azpimarratzen da Boasson Hagenen garaipenean ondo aritu baita. Izan ere etapa hau esprinter indartsuentzat zen (Goss, Hushovd,..) eta ez Cavendish edo Farrar bezalakoentzat. Euskaldunen artean Gorka Izagirre aipatzen dute. Tropelako sailkapenari ere errepasoa egiten diote.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#27 Tropela.net podcastak: Tourreko 5. etaparen kronika. Cavendish garaile ezohiko esprintean

Gaurkoan bai, gaurkoa Cavendish gailendu da esprintean. HTCek ondo bideratu du esprinta azken kilometroan sartu arte, baina gero anabasa sortu da tropelari tiratzeari utzi diotenean. Orduan Boasson Hagenen saiakera izan da eta beste batzuk ere sartu dira. Taldekiderik gabe, ordea, Cavendish bakarrik guztiei gailendu zaie.

Erorikoek protagonismo handia hartu dute. Sailkapen nagusiaren lehian aritzekotan dabiltzan zenbait txirrindulari erori dira, baina kaltetuena Brajkovic izan da. Esloveniarra anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera eta lasterketa utzi beharrean aurkitu da. Ez du zorte hoberik izan Iban Velascok eta honek ere lasterketari agur esan behar izan dio.

Podcasta

Hemen duzue etapa amaitu ondoren Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#26 Tropela.net podcastak: Tourreko 4. etaparen kronika. Oilar australiarrak egin du kukurruku

Evansek irabazi du Tourreko laugarren etapa, Lorient eta Mur de Bretagne artekoa. Hirugarren mailako aldapa batean jarritako helmugan australiarrak Contadorri hartu dio aurrea. Denbora berean sartu dira Vinokourov, Uran, Gilbert, Hushvod liderra, Franck Schleck, Samuel Sanchez, Van den Broek eta Kloden.

Lehen egunetako eguzkiaren arrastorik ez da izan gaurko etapan. Mahuka luzeak eta zirak ikusi ditugu gaur. Bost lagunek hartu dute eguneko ihesaldia; Roy, Kadri eta Hoogerlandekin batera, bi euskal ziklistek egin dute aurrera: Erviti iruindarrak eta Izagirre ormaiztegiarrak. Bidea egin dute, eta tropelak bost kilometroren faltan harrapatu ditu. Ez dira, beraz, balentriatik urrutiegi ibili.

Helmuga hirugarrren mailako mendate batean jarria zuten antolatzaileek ā€“akaso konturatu dira hamar etapa lau-lauak errenkadan jartzea gehiegizkoa dela-. Aldapa motza gaurkoa, baina gogorra. Cavendishek, Farrarrek edo Cancellarak amore eman dute igotzen hasi aurretik. Contadorrek jo du eta haren erasoa sakabanatu du tropela; aurretik, espainiarrarekin batera bederatzi ziklista geratu dira, eta haien arteko dema izan da etapa garaipenerako. Evansek jo du azken metroetan. Eta Contadorrek, enbidoari ordago. Espainiarrak, ordea, beranduegi egin du aurrera, eta gutxigatik izan bada ere, Evansek eskuratu du etapa. Hamarreko taldetxoa eta haien atzetik zetozenen artean zortzi segundo izan dira.

Lerrook idazten ari denak aipatu izan du plaza honetan bertan ez duela uste Evansek Tourra irabazi dezakeenik. Adinagatik, batik bat. Alegia, gazteagoak direnak, bereziki Schleck eta Contador freskoago iritsiko direla azken etapetara. Iritzi horri eusten diot, baina horrek ez du esan nahi australiarra begitan hartu dudanik, inondik ere. Txirrindulari bikaina da, eta Tourra irabazi ala ez, garaipen zerrenda polita eta oparoa osatzen ari da. Bejondeiola. Etapa irabazi izanaren lasaitasunak bere alde joka dezake lasterketa bukaera bitartean.

Asteazken, ostegun eta ostiraleko etapetan esprinterrak nagusituko dira, ezusteko handirik ezean. Alegia, tropelari kukuak oker jotzen ez badio eta ihesaldiak bere asmoa azken bururaino eramaten ez badu. Oilarren arteko hurrengo zita larunbatean izan daiteke, Super Besse Sancy hirugarren mailako mendatetxoan amaituko den etapan. Erne asteburuko menuari igandekoĀ ibilbidea ere oso gorabeheratsua baita.

Larunbata arte, Hushvodek mailot horiari eutsiko diolakoan nago. Ados?

Argazkia: Sirotti / cyclingnews

Podcasta

Hemen duzue etapa amaitu ondoren Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) e grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#25 Tropela.net podcastak: Tourreko 3. etaparen kronika. Esprinterretan azkarrena Farrar

Irrikaz geunden tropela.eus zaleok Tourreko lehen esprinterako. HTC-k gidatutako Cavendish britainiarra zegoen guztion kinielatan garaipenerako baina Farrar estatubatuarrak lortu du azkenean eskuak zerurantz begira jartzea. Eta nola ez, Italiako Giroan zendu zen bere lagun min Weylandt-i eskaini dio “W” zeinuaren bidez.

Azken 2 km-tan nahastu da lasterketa. Hondo, Thomas eta azken bihurguneak erorketa/mozketa bat eragin dute Garmin-Cervelo taldearen mesedetan. Hushovd maillot horiak eta Dean-ek egindako lana ezin hobeto bukatu du estatubatuarrak. Feillu eta Rojas izan dira hurrengo bi postuetan, gertu baina ez nahiko.

Ikusi beharko da hurrengo esprintetan Cavendish-en taldeak nola erantzuten duen azken kilometro horietan, baita Greipel zein Petacchi ere borrokan sartzeko gai diren ere.

Argazkia: Cyclingnews.com

Podcasta

Hemen duzue etapa amaitu ondoren Eneko Garate (@egarate), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iosu Garatek (@iosugarate) grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#24 Tropela.net podcastak: Tourreko 2. etaparen kronika. Taldeka erlojuaren kontra Garmin-Cervelo nagusi

Sorpresa handirik ez dugu izan etapa honetan, nahiz eta agian distantzia hain laburra izateak aldeak ere oso txikiak izatea ekarri. Garmin-Cervelo taldea nagusitu da etapan eta Hushovd jantzi da horiz etapa amaieran. Ortzadar maillota gustura kentzen da soinetik Tourreko maillot horiaz ordezkatzeko bada.

10 segundoren barruan beste 5 talde sailkatu dira irabazleaz gain: BMC, Sky, Leopard-Trek, HTC-Highroad eta Radioshack. Talde amerikarrak ekarri duen hautagai armadaz gain, etapa honen ondoren hobetuen kokatuak irten direnak Evans, eta Schleck anaiak izan dira, Wiggins ahaztu gabe. Hautagaien taldeen artean bigarren koska batean, Gesink-en Rabobank eta Contador-en Saxo Bank iritsi dira. Galdu duten denbora, baina, ez da horrenbestekoa izan: 12 eta 28 segundo hurrenez hurren.

Galtzaileen artean, Basso-ren Liquigas eta Euskaltel-Euskadi aipatu behar. Italiarrek erlojuz kontrako txukunak egin ohi dituzte baina atzo ia minutua galdu zuten. Euskal taldea berriro ere azkenputz: 1 eta 22 segundu gehiago Samuel Sanchez-ek galdutakoak. Castroviejo, taldeko espezialista onena etxean utzi, eta batik bat prentsa eta kazetariengan pentsatuz, Arabar Errioxan egindako entrenamendu bat etapa honetan lan polit bat egiteko nahikoa zirela uste bazuten, atzokoak aurkakoa erakutsi zuen. Datu bat: aurtengo Giroan ere azkenengoak izan ziren laranjak erlojuaren kontrako taldekako saioan.

Podcasta

Hemen duzue etapa amaitu ondoren Egoitz Lizasok (@elizaso), Iosu Garatek (@iosugarate) eta Eneko Garatek (@egarate), grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu

#23 Tropela.net podcastak: Tourreko 1. etaparen kronika. Gilbert garaile espero bezala

Gaurko etapa Gilbertek irabaziko zuela esaten genuen Tour honetako lehen podcastean eta hala gertatu da. Gaurkoa Gilberten emazteak urteak betetzen zituen eta opari ezin hobea zuen eskaintzeko.

Belgikako maillot berria soinean eta berari muxuak emanez helmugaratu da Gilbert. Cancellara saiatu da sorpresa ematen baina belgikarrak horrelako helmugaratzeetan gaindiezina dela erakutsi du berriro ere. Gainera gaurkoan saria laukoitza izan da berarentzat: etapa garaipenaz gain, liderraren maillot horia, erregulartasunaren berdea eta menduko puntu gorridun maillot zuria bereganatu ditu. Badaki biharko erlojuaren kontrako saioan liderrarena galdu egingo duela baina pozik egoteko moduan da Gilbert.

Ezustekoak ere izan dira gaurko etapan, baina horiek podcastean dituzue entzungai.

Argazkia: Bettini

Podcasta

Hemen duzue atzo etapa amaitu ondoren Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta entzungai, nabigatzailean bertan edo bestela iTunes bidez nahiz MP3 formatuan deskargatu dezakezue geziari klik eginez.

šŸŽ§Ā Entzun podcasta

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.

 

 

 

Podcastera harpidetu