#217 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 6. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 6. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan ihesaldiak gaurkoan ere etapa garaipena lortu duela kontatzen du momentu batean zalantzak izan badira ere. Azkarrena helmugan Marczynski (LTS) izan da. Sailkapen nagusian Contador (TFS) mugitu da helmugatik 40km-ra baina ez da etekinik lortzeko gauza izan Egoitzek kontatzen duen moduan. Froomek (SKY) eusten dio lidergoari.

Jatorrizko edukira joan

tropela podcastakTropela podcastak: Tropela.eus webgune ezaguneko arduradunek txirrindularitzaren inguruan ekoizten dituzten podcastak. 2010an hasi ziren podcastak ekoizten eta egun 200 argitalpenetik gora dituzte.